You are on page 1of 4

1dbh, 1ud, 1

EGITURAK ESTRUKTURAK
Zertarako erabiltzen dira?

• Materialak pilatzeko: garauentzako siloak, gas biltegiak, kartoi ontziak ...

• Espazioak estaltzeko: kupulak, markesinak, teilatuak ...

• Gorabehera geografikoak saihesteko: zubiak eta tunelak...

• Espazio hutsak sortzeko: ubideak, presak, igerilekuak...

• Azalera erabilgarriak sortzeko: bideak, aireportuak, automobilen karrozeriak ...

• Espazioan altuerak lortzeko: dorreak, argi zutoinak, garabiak ...

• Multzo baten gainerako elementuei eutsi eta eurok babesteko: armadurak,


makinen txasisa.

EGITURETAKO ELEMENTUAK

- PROFILAK : Altzairuak merkatuan agertzen dituen eite


guztiak dira. Profilaren izena beraren ebakiduraren eiteak
zehazten du (I, U, T, L, e.a.).

- HAGAK : Profil batez edo gehiagoz osaturik dauden eta


esfortzuak edo zamak jasateko balio duten elementu sendo
guztiak dira. Haga hauek posizio horizontala izan ohi dute.

- ZUTOINAK : Bertikalki ipinitako profil batez edo gehiagoz


osaturik, beraren gainean finkatutako hagak, zertxak edo
bestelako elementuak jasan ohi dituzten elementu sendoak dira,

- TIRANTEAK : Egitura osatzen duten elementu bakunei


zurruntasuna emateko.

- TEINKAGAILUAK : Teinkagailuen eginkizuna tiranteenaren


antzekoa da, baina sarritan, euskarri batzuen bitartez teinka
daitezkeen altzairuzko kable hutsak izaten dira.

- ZERTXAK : Triangeluz osaturiko elementu konposatuak dira.


Argi handiak estali behar dituzten hagen ordez erabiltzen dira.

1
MATERIALEN ERRESISTENTZIA.

Egituretako elementuek esfortzu eta deformazioak jasan behar izaten dituzte.

Azter ditzagun orain esfortzuok banan-banan.

- TRAKZIOA. Gorputz bat trakziopean dago kontrako norantzako


bi indar berdinek eragiten diotenean. Gorputzaren aldeek banatzeko
joera hartzen dute eta haren luzapena eragiten dute.

- KONPRESIOA. Gorputz bat konpresioaren eraginpean dago beraren


baitan kontrako norantzako bi indar berdinek dihardutenean.
Gorputzaren aldeek elkartzeko joera hartzen dute eta haren laburpena
eragiten dute.

- EBATURA. Gorputz bat ebaturaren eraginpean


dago beraren gainean bi indar berdinek kontrako
norantzan, plano paralelotan eta elkarrengandik
hurbil dihardutenean.

- MAKURDURA. Gorputz bat makurduraren eraginpean


dago berarengan bi indar paralelo berdinek eta, bi hauen
erdian, kontrako norantzan eta beraien baloreen baturaren
berdina duen beste batek dihardutenean.

- BIHURDURA. Gorputz bat bihurduraren pean dago


berarengan kontrako bi indar-parek kontrako norantzan
dihardutenean. Gorputzak biraketa mugimendurako joera
hartzen du.

Material mistoez egindako egiturak.

Ziurrenik askotan entzun duzu hormigoiari buruz hitz egiten.


Badakizunez, egituren eraiketan gehien erabiltzen diren
materialetakoa da, batez ere zutoin edo zutabeetan,
erraztasunez jasaten baititu konpresio esfortzuak.
Hala ere, hagetan ezin da erabili, makurdura esfortzuek
dihardutenez eta hormigoiak trakzioa jasaten ez duenez,
hausteko arriskua dago eta.

Orain errazago izango zaizu eraiketetan hormigoi armatua, hormigoiz


eta burdinazko hagaxkez osatutakoa, zergatik erabiltzen den ulertzea.

2
SAKONTZEN

Zubi bat eraiki behar izanez gero, berau gehiegi deformatzen dela ikusiko bagenu, zer
egingo zenuke gezia txikiagotzeko?

Badira gezia murrizteko prozedura batzuk, ziurrenik askotan ikusi dituzunak. Hona
hemen erabilienak:

- Argia zutoin edo bestelako elementuen bidez txikiagotu.

- Kablea edo tiranteak ipini.

- Ertza handiagotzeko egitura triangeluarrak ipini.

ARIKETAK

Idatzi ondorengo jarduerak teknologia koadernoan:

1.- Definitu trakzio berba eta aipatu trakzioz diharduen


elementuren bat.
2.- Definitu konpresio berba eta aipatu konpresioz
diharduen elementuren bat.
3.- Definitu makurdura berba eta aipatu makurduraz
diharduen elementuren bat.
4.- Definitu ebatura berba eta aipatu ebaturaz
diharduen elementuren bat.
5.- Gezia urritzeko, ertza handiagotzeko prozedura
dago. Ezagutzen duzu bide hau erabiltzen duen
adibiderik?
6.- Hormigoi armatua altzairuak eta hormigoiak
osatzen dute. Badakizu horietako zeinek diharduen
trakzioz eta zeinek konpresioz? Zergatik?
7.- Identifikatu ondorengo elementuak, elementu
bakoitzak jasaten duen esfortzua eta posizioa.
Erantzuna eman ondoan dagoen taula osatuz.

Profil zk. Elementua Esfortzua Posizioa


1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
3
ESFORTZUAK

INDAR BATEN MOMENTUA

Gorputz batek ardatz baten inguruan biratzea lortzeko,


indarra egin beharko dugu beraren gainean. Biraketak
sortzen duen magnitude fisikoari indarren momentu esaten
zaio; hori kalkulatzeko, indar horren balioa biderkatu egin
beharko da indarra aplikatzen den lekutik biraketa egiten
den lekurako distantziarekin:

Momentua = Indarra x Distantzia

Adibidez, 100 N-eko indarra biraketa lekutik 1,5 m-ra aplikatzen


badugu, indar horren momentua hauxe izango da:

M = I x d = 100 x 1,5 = 150N.m

EGITUREN TRIANGELAKETA

Elkarri loturiko triangeluz osaturiko egitura asko daude.


Halako egiturek, oso gogorrak direnez gero, aplikazio ugari
izaten dituzte.

Triangelua, gainean indar egitean deformatzen ez den


poligono bakarra da. Hiru habek osaturiko triangelu baten
edozein erpinetan konpresio indarra egiten denean, erpin
horretatik irteten diren habe biak konpresio indar horren
menpe gelditzen dira; hirugarren habea, berriz, trakzio indar
baten menpe gelditzen da.

You might also like