You are on page 1of 2

AGATE DEUNA

Santa Ageda batzea izenez ere ezaguna, Euskal Herria eta Espainiako zenbait tokitan
ospatzen den jai herrikoi tradizionala da, Agata Cataniakoaren omenez otsailaren 5ean eta
bezperan ospatzen dena, egun horretan Eliza Katolikoaren santutegiko santu haren
omenezko eguna denez.

Euskal Herriko herri askotan, ohitura da egun horretan edo bezperan herrietan kopla
zaharrak kantatu, makilekin lurra joz erritmoa markatzeko, diru edo janari eskean, jantzi
tradizionalekin eta kriseilua lagun. Koplako bertsoak koblakari bakar batek abesten ditu
maiz, eta taldeak leloa.

Hona hemen abestia entzuteko esteka bat:

Agate Deuna
ABESTIAREN LETRA:

Aintzaldu daigun Agate Deuna


bihar da ba Deun Agate,
etxe honetan zorion hutsa
betiko euko al dabe.

Deun Agatena batzeko gatoz


aurten be igazko berberak,
igaz lez hartu gagizuez ta
zabaldu zuen sakelak...

Zorion etxe hontako denoi


oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.

Ez gagoz oso aberats diruz


ezta ere oinetakoz,
baina eztarriz sano gabiltza
ta kanta nahi degu gogoz.

Santa Ageda bezpera dogu


Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua doguna.

Orain bagoaz alde egitera


agur dautsugu gogotik;
Agate Deuna bitarte dala
ez eizue izan kalterik... IEUP!!

Nuria y Carine 1 DBH

You might also like