You are on page 1of 5

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik

ETORKIZUNEKO GILTZARRIAK
Working Paper 2016ko urriak 7
Euskal Ekonomia
Demokraziaren Bidetik
ETORKIZUNEKO GILTZARRIAK

1. Euskal Herrian ekonomia eta politikaren arteko


harremanaren etorkizuna -gure azterketaren
ikuspuntutik- ondoko bi aldagai hauekin egongo da batez
ere loturik. Alde batetik, dauden talde ekonomikoek
ekimen politikoan modu aktiboan eragiteko orduan
izango duten gaitasunaren bilakaerarekin. Bestaldetik,
jakina, horrelako gaitasuna duten interes talde
ekonomiko berriak sortzeko aukerarekin ere.

2. Alde horretatik une honetan kezkagarria izan daitekeen


kasuren bat azpimarratu behar bada, VOCENTO
taldearena izan beharko litzateke, ziur asko. Euskal
Autonomia Erkidegoko eguneroko prentsan Talde honek
duen pisu izugarriak lehen mailako eragina du lurralde
honen gizarte eta politika arloko etorkizunean.

EL CORREO ETA DIARIO VASCO-REN INDARRA


EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN

Iturria: EL CORREO

2
Euskal Ekonomia
Demokraziaren Bidetik
ETORKIZUNEKO GILTZARRIAK

3. Beste gauza bat da datozen urteetan Talde honen


norabide ideologikoak izan ditzakeen aldaketak.

4. Ezusterik ezean, VOCENTO Taldearen gizarte eta


politika arloko eragin honen etorkizuna, ziur asko, bi
faktore hauekin egongo da loturik:

- VOCENTOren akziodunen artean egon


daitezkeen aldaketekin

- VOCENTO Taldeak Euskal Herrian jarraituko


dituen estrategia mediatikoak.

- Eguneroko prentsaren sektorean gerora begira


dauden zalantzekin eta, zehazki, sektore honek
Interneten erronkari aurre egiteko orduan
jarraitzen dituen estrategiak eta hauen
ondorioekin ere.

5. VOCENTOren akziodunen artean hainbat aldaketa


gertatzen ari da hilabete hauetan (Victor Urrutia
kapitaletik irtetea eta SANTANDER Taldea sartzea, bai
eta Jaime Castellanos Kontseilutik ateratzea ere).
Aldaketa hauek edo gerta daitezkeen beste batzuen
ondorioak akziodun berrien kokapen ideologikoarekin
egongo dira loturik, jakina, baina -baita ere- akziodun
berri hauek euskal talde ekonomikoekin -eta, bereziki,
Neguriko familiekin- izango dituzten harremanekin. Ziur
asko, Negurik VOCENTOn duen eragina eta indarra
diluituz joango dira pixkanaka.

6. "Negurik" VOCENTO Taldearen kontrola galtzearen


hipotesia, berez, gauza deigarria eta adierazgarria izango
litzateke, Neguriko familien eragin politikoaren behin
betiko desagerpenaren ikuspegitik batez ere. Hala ere,
liburu honen ikuspuntutik, VOCENTO kontrolatzen
duten talde ekonomikoak Negurirekin harremanetan
egon zein ez egon, eta talde horiek "euskalduntzat" hartu
zein ez hartu, ez da garrantzitsuena, jakina. Gauzaturiko
gizarte eta politika arloetako eraginaren izaera
"oligarkikoa" antzekoa izango litzateke kasu bietan
3
Euskal Ekonomia
Demokraziaren Bidetik
ETORKIZUNEKO GILTZARRIAK

edonola ere. Hori bai, eragin mota eta norabide


ideologikoak aldagarriak izan daitezke denboran zehar.
Batez ere, epe laburrera, arreta handiz jarraitu beharko
dira akziodunen artean gertatzen ari diren aldaketak eta,
bereziki, SANTANDER Taldearen pisuarena.

7. Liburu honen ikuspuntutik, Kutxabanken gerora


begirako zalantzak dira, ziur asko, arriskuen aldetik
kontutan hartu behar den bigarren faktorea. Pribatizazio
zuzena martxan jarri edo Burtsarako bidea hartzen bada,
Kutxabankek gure finantza sisteman duen pisua kontuan
harturik, zuzenak eta garrantzi handikoak izango lirateke
ondorioak. Talde ekonomiko pribatu batek euskal
gizartean eta politikan hartuko lukeen neurriz kanpoko
eraginaren aldetik hain zuzen.

8. Kontrakoa azpimarratu dute behin eta berriz euskal


ordezkari politikoek. Hau da, pribatizazio prozesu hori
ez dela gertatuko. Hasiera batean, ontzat jo behar dugu
gure arduradun politikoen hitza. Hala ere, banku
fundazioen gaur eguneko egituraren ziurtasun juridiko
eza eta antolaketaren aldetiko efizientzia eza nabariak
dira. Arazo hauek zuzentzeko behar diren neurri
estrategikoak hartzen ez diren bitartean, beraz, zuhur
jokatu behar dugu eta erakunde honen bilakaera
instituzionalari eman beharreko arreta eman.

9. Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo, pisuzkoak diren


beste eragin batzuk hartu behar dira kontuan ere.
Adibidez:

- Nafarroan1 CAIXA Taldeak duen indarra.


Nafarroako Kutxaren jarduera xurgatu eta gero,
pisu handia hartu du erakunde honek banku
merkatuan eta, pisu horren ondorioz, balizko
eragin handia ere lurralde honen gizartean eta
politikan.
1
Nafarroako egoera, indar faktikoen aldetik, bereziki konplexua da. Adibidez, ik.
"Poderes fácticos", Joseba Santamaria, Diario de Noticias de Navarra, 2015eko
ekainak 14.

4
Euskal Ekonomia
Demokraziaren Bidetik
ETORKIZUNEKO GILTZARRIAK

10. Iparraldean SUD-OUEST eta Nafarroan "DIARIO DE


NAVARRA" egunkariak. Euskal Autonomia Erkidegoan
VOCENTOrekin gertatzen den moduan, pisu izugarria
dute egunkari hauek bakoitzaren lurraldean, paperezko
prentsaren merkatuan eskuratu duten kuotaren ondorioz.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of
its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be
aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors
should consider this report as only a single factor in making their investment decision.

GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON


TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter

You might also like