You are on page 1of 16

ALEGIA ARALAR BHI DBH

Microsoft Word

ARALAR
INSTITUTUA
ALEGIA

MICROSOFT

WORD

2010-11 Ikasturtea
Informatika
1. Ebaluazioa
Testu Prozesadorea: Microsoft Word

Irakaslea: Iñigo
Iñigo Etxeberria Elordi Microsoft Word

Ikasleak: 3. DBH

AURKIBIDEA

ATALA ORRIA
Archivo 3
Edición 5
Ver 6
Insertar 8
Formato 10
Herramientas 14
Tabla 15
Ventana 16
Bibliografia 16

Wordeko menu barran aginduak azaltzen dira, eta agindu hauek


gehienetan ikono bat izaten dute. Ondoren Worden agindu erabilienen
azalpen bat ikusi daiteke.

2
Iñigo Etxeberria Elordi Microsoft Word

menua

Ikono honek dokumentu berri bat irekitzen du.

Ikono honek lehendik gordeta dagoen dokumentu bat irekitzeko


aukera ematen digu. Klikatzerakoan elkarrizketa menu bat azaltzen
da eta bertan nahi dugun dokumentua bilatu eta irekitzen da.

Ikono hau dokumentua gordetzeko erabiltzen da. Lehenengo aldiz


klikatzerakoan elkarrizketa menu bat azaltzen da. Bertan
dokumentuaren izena eta non gordeko den esan behar zaio.
Bigarrenetik aurrera zuzenean gordetzen du. Dokumentua beste izen
batekin edo beste toki batean gordetzeko guardar como agindua
erabiltzen da. Hau egin ondoren bi dokumentu izango ditugu,
hasierakoa eta gorde berri duguna.

Configurar página menuan orria gure estilora moldatu dezakegu.


Elkarrizketa menu honetan orriaren marjenak aldatu daitezke, eta
paperaren tamainaren menuan, tamainaz gain orriaren orientazioa
aldatu dezakegu.

3
Iñigo Etxeberria Elordi Microsoft Word

Ikono honekin orria nola geratzen den eta nola inprimatuko den ikusi
daiteke. Bertan lupa, orrialde asko ikusi eta zooma erabili daiteke.
Bertatik ateratzeko cerrar klikatu.

Dokumentuak inprimatzeko erabiltzen da. Elkarrizketa menuan


orrialde bat, dokumentu osoa edo hautatutakoa inprimatu daiteke.
Inprimagailua, kopia kopurura eta horrelakoak aukeratu daitezke.

Bukatzeko dokumentua ixteko cerrar agindua eta Wordetik erabat


irteteko salir aginduak daude.

4
Iñigo Etxeberria Elordi Microsoft Word

menua

Deshacer-repetir escrituran okerrak zuzentzeko edo atzera


pausoak egiteko aukera izango dugu. Egindako azken pausoa ezabatu
daiteke.

Cortar teklak hautatukoa ezabatzen du baina beste edozein tokitan


eta nahi adina alditan itsatsi daiteke. Copiar aukerarekin hautatukoa
ez da ezabatzen eta itsatsi aukerarekin nahi adina aldiz kopiatu
daiteke.

Itsatsi ikonoak, moztutako edo kopiatutako edozein elementu nahi


den tokian itsasten du. Aukera honek programa desberdinen artean
funtzionatzen du. Kopiatu eta itsastearen eragiketa hau zuzenean ere
saguarekin egin daiteke. Kopiatu edo mugitu nahi den elementua
hautatu eta saguaren eskuineko botoia zapalduta daukagula leku berri
batean jarri eta menu txiki bat azalduko zaigu.

Borrar aukerak hautatutakoa ezabatzen du.

Seleccionar todo aukerak dokumentu osoa aukeratzen du. Oso


praktikoa gerta daiteke dokumentu osoan letra tipoa, lerrokadura
alineación, koska sangría eta horrelakoak aplikatzeko.

Buscar aukera klikatzerakoan ondorengo elkarrizketa menua azaltzen


da:

5
Iñigo Etxeberria Elordi Microsoft Word

Bertan dokumentuan hitz bat bilatu daiteke, beste batez ordezkatu


edo nahi den orrira, lerrora.... joan daiteke.

menua

Prestatzen ari garen dokumentua modu desberdinetan ikusi daiteke:


web diseinuan, inprimatzeko diseinuan, eskema moduan, pantaila
osoan. Baina praktikoena edo ezagunena Diseño de impresión moduan
ikustea da.

Barras de herramientas aginduan nahi dugun menuaren ikono barra


atera daiteke. Normalean estándar, formato eta dibujo barrak
agerian egoten dira. Nahi izanez gero personalizar aginduan azaltzen
den elkarrizketa menuan comandos aukeran ikono zehatz bat
aukeratu eta menu barran jarri daiteke.

6
Iñigo Etxeberria Elordi Microsoft Word

Ikono hau tresna barra estándardean egoten da eta orria guk nahi
bezala ikusteko erabiltzen da.

Encabezado y pie de páginan orriaren goialdean edo behealdean


informazioa idatzi daiteke: data, ordua, orriaren zenbakia, idatzi nahi
dugun informazioa bat (egilea, arloa...). Hau egiteko elkarrizketa menu
bat azalduko zaigu, eta dokumentu osoaren orri guztiei aplikatuko
zaie. Bukatzean cerrar botoiari eman.

menua

Dokumentu batean orrien zenbakiak, data, ordua sinboloak, irudiak,


ekuazioen editorea eta horrelakoak txertatu daitezke. Erabilienak
irudiak, sinboloak eta orrien zenbakiak dira. Bakoitzean elkarrizketa
koadro bat azalduko da.

7
Iñigo Etxeberria Elordi Microsoft Word

8
Iñigo Etxeberria Elordi Microsoft Word

Salto aukerarekin dokumentu baten sekzio edo zati bat beste orri
formatu batean eduki daiteke. Adibidez, dokumentu bateko orri
guztiak orientazio bertikalean idatzita egonda, taula bat sartzeko
orria orientazio horizontalean jarri daiteke. Hau egiteko elkarrizketa
menu bat azaltzen da. Bertan nahi dugun tokian salto de página
aukeratu eta ondoren saltoa non aplikatuko den (hurrengo orrian...).

9
Iñigo Etxeberria Elordi Microsoft Word

menua

Fuente aginduan letra tipo eta tamainak, azpimarratu, tatxatu,


koloreak aldatu eta efektu bereziak eman daitezke.

Gehien erabiltzen diren ikonoak formatu tresna barran egoten dira:

Párrafo aukeran elkarrizketa menu bat azaltzen da eta bertan


sangría edo koskak ezkerraldean eta eskuinaldean egin daitezke.
Neurriak zentimetrotan jarri eta zer nolako lerrokadura alineación
nahi den. Hau egiteko lehenengo aldatu nahi den paragrafoa hautatu
beharra dago. Koska berezietan primera línea eta francesa daude,
baina hauek gutxi erabiltzen dira. Koskaz gain, paragrafo bakoitzean
koskak jartzeaz gain ezkerrera, zentratua, eskuineko edo
justifikatutako (ezkerrekoa+eskuinekoa) lerrokadura jarri daiteke.

10
Iñigo Etxeberria Elordi Microsoft Word

Formatu tresna barran ikono bat egoten da: .

Numeración y viñetas aginduarekin testua binetak, zenbakiak eta


eskema moduan idatzi daiteke.

Bordes y sombreado aginduarekin paragrafo batean edo orri osoan


ertza borde desberdinak, tamaina desberdinekin eta koloreztatzeko
aukera ematen du itzaldura sombreado azalean. Paragrafo eta testuei
itxura politago eta portadak egiteko erabili daiteke.

11
Iñigo Etxeberria Elordi Microsoft Word

Columnas aukeran paragrafo baten edo dokumentu osoaren zutabe


kopurua aldatu daiteke. Zutabe kopuruaz gain, zutabeen arteko lerroa
eta zutabeen zabalera ere aldatu daiteke.

Tabulaciones aukeran elkarrizketa koadro bat azaltzen da. Wordek


tabulazio batzuk definituak dauzka, baina aukera honetan
tabuladoreak zentimetroetan definitu daitezke. Eta tabuladore
bakoitzean lerrokadura mota aukeratu daiteke, eta tabuladoreen
artean lerroak, puntuak ... jartzeko aukera dago. Taula moduko testu
bat daukagunean tabuladoreak erabilgarri gerta daitezke.

12
Iñigo Etxeberria Elordi Microsoft Word

Formato menuko beste aginduak ez dira asko erabiltzen. Kuriositate


bezala, tema aukeran dokumentu osoaren itxura desberdinen aukera
zabala dago:

13
Iñigo Etxeberria Elordi Microsoft Word

menuan

Erabilgarri suertatzen dena ortografía y gramática aukera da.


Bertan dokumentu osoaren errepaso bat egiten da. Akats
ortografikoak detektatu eta iradokizunak emanez:

Wordek dokumentuaren hizkuntza automatikoki detektatzen du,


baina hau aldatu nahi badugu azpian dagoen hizkuntzan bi aldiz klikatu
eta aldatu daiteke.

Elkarrizketa menua ondorengoa izaten da:

14
Iñigo Etxeberria Elordi Microsoft Word

menuan

Lehenengo ikonoarekin taula marrazteko ondorengo menua azaltzen


da. Bertan arkatzarekin taula guk nahi dugun modukoak eta
tamainakoak zuzenean marrazten dira. Nahi diren ertzen koloreak,
lerroen loditasuna, alineazioak, testuaren norabidea, datuen
ordenazioa eta formulak jarri daitezke.

Bigarren ikonoarekin xaguarekin zuzenean taularen lerro eta zutabe


kopuruak aukeratu daitezke. Kasu honetan lerroak eta zutabeak
zabalera uniformea izango dute.

Tabla menuan insertar tabla aukeratzean ondorengo elkarrizketa


menua azaltzen da:

15
Iñigo Etxeberria Elordi Microsoft Word

Bertan lerro eta zutabe kopuruak aukeratzen dira. Autoajuste


atalean zutabeen zabalera aldatu eta taulak idatzitakoari egokitu
daitezke autoajustar aginduarekin. Autoformato atalean Word
programak dauzkan taula mota desberdinen artean gustukoena
aukeratu daiteke.

Seleccionar aukeran taula osoa, zutabea, lerroa edo gelaxkak


aukeratu daitezke. Insertar aukerarekin gelaxkak, lerroak edo
zutabeak gehitu daitezke. Eliminar aukerarekin taula osoa, zutabeak,
lerroak edo gelaxkak kendu daitezke. Eta combinar celdas eta dividir
celdas aginduekin gelaxka elkartu edo banatu daitezke.

menuan

Pantailan ikusten duguna leiho desberdinetan banatu eta leiho berriak


ireki daitezke, baina praktikan oso gutxitan erabiltzen da.

Word menu barran azaltzen diren ikono eta agindu erabilienak ikusi
dituzu. Hemendik aurrera eguneroko praktikak programaren aukera gehiago
erakutsiko dizkizu, asko erabiltzea baita edozein programa ikasteko
modurik egokiena.

Word euskeratu nahi izanez gero ondorengo helbidean:


http://www.euskara.euskadi.net/r59-
738/es/contenidos/informacion/euskarazko_softwarea/es_9568/lista.html
programa eta sistema eragile ezagunenak euskeratzeko softwarea
deskargatu daiteke. (Googlen sofwarea euskaraz idatzi eta helbidea
azaltzen da).

Bibliografia

o Microsoft Office 2000. Elhuyar-Eraz-Egunkaria.


o http://www.inforbh.com. Mikel Huerta irakaslearen web orria.

16

You might also like