You are on page 1of 2

AGUSTIN HIPONAKOA.

HIZTEGIA

ARGITZAPENA:Agustinen ezagutza teoria.. Jainkoak giza ariman betiereko egiak ezagutzeko argi iraunkor bat
jarri du ikusgarriak izan daitezen. Argirik gabe ikusterik ez dagoenez, Argiak ematen dio giza arimari
ezagutzeko posibilitatea barruan sartu ezkero Jainkoa ezagutu dezan. . Giza Adimena argitzen duen argia
Jainkoarengandik dator Jainkozko argitzapenak ikusgai bihurtzen dizkio betiereko egiak gizakiari..

ARIMA:. Arima dugu substanzia izpirituala ezerezatik sortua Jainkoaren borondade kreatzailearengatik. Arima
hilezkorra da eta bertan kokatzen da gizakiaren ahalmen intelektual guztiak. Gizakiaren barruko intimidadea da,
Jainkoa ezagutu dezakeena .Arima materiazko gorputza suspertzen duen printzipio inmateriala da.
Arima bizitza printzipioa da ete bizitza heriotzarekin ezin batera daitekeenez arima ezin da hil. Arimak
gorputza piztu, zaindu eta gobernatzen du . Izan ere arimari esker bihurtzen da materia gorputz bizidun eta
eratua. Materialismoak arimaren existentzia ukatzen du, existitzen den oro materiaduna da eta.

ARIMA GARBIA: Jainkoaren nahia betetzen duen gizakiak arima garbia du. Jainkoak bere nahia, batez ere, bi
eratan adierazten du: Biblian eta kontzientzian. Bi toki horietan agertzen diren arauak betetzen dituen gizakiak
arima garbia du. Hala ere, arima lohituko balitz, badago arima garbitzeko biderik, Jainkoari barkamena eskatuz.

APATHEIA (Ataraxia): Nahasterik eza da, grekeraz. Zuhurtasunaren praktikak ematen duen arimaren
lasaitasuna,. Epikureismo eta Estoizismoarentzat ataraxia jartzen dute jakintsuaren helburu bezala bizimodu
zoriontsua lortu ahal izateko.

BARNERAPENA: Jainkoa edota Egiaren aurkikuntza gizakiaren barruan eginbeharreko aurkikuntza da. Egia
gure barnean bizi izaten da eta ondorioz gizakiak behar du Jainkoa topatu bere barnetasunean, bere intimitatean.
Egia, hortaz, gizakiaren alderik sakonean dago. Gizakia ez bada bere barnekotasunari begira jartzen ezin izango
du Jainkoarekin topo egin. “ Sartu zure barnekaldira zeren eta gizakiaren barnean aurkitzen baita Egia”

BEKATUA: Jainkoaren legea haustea. Jainkoaren esana ez betetzea da. Jainkoarengandik urruntzea da, eta
gauza materialak Jainkoa baino gehiego maitatzean datza.

BETIEREKO EGIAK: Jainkoak ariman sortzen dituen argitzapenaren ondoriozko baieztapen edo eduki
ziurrak. Egia hauek dudaezinak eta aldaezinak dira.

BERTUTEA: Gizakiari dagozkion ekintzak gauzatzeko ahalmena, gaitasuna, erraztasuna adierazten du. Bere
kontrakoa hobena da, hau da, era desegokian( gizakiaren naturari dagokionez) jarduteko joera. Zuhurtasuna,
Sendotasuna, Neurritasuna eta Zuzentasuna.

DEISMOA( Teismoa). Zentzu zabalean, Jainkoaren existentzia baieztatzen duen sinesmena edo doktrina da.
Bere kontrakoak ( ateismoa) Jainkoaren existentzia ukatzen du

DUALISMOA:Dualismoak errealitatea bikoitza dela baieztatzen du. Materiazko eta ez-materiazko substantzien
existentzia baieztatzen dute; monistek ordea, ez dute errealitate bat baizik onartzen.

EGIA: Egia Jainkoarekin berdintzen du. Gustiz sinonimoak dira. Egiaren aurkikuntza eta Jainkoarena gauza
bera da. Egia eskuratzeko bidea barnerapena da, egia den Jainkoa gizakiaren baitan aurkitzen baita.

ESPIRITUA: Materia gabeko izakia. Arima espirituala da ez baitu materiarik. Materiagabekoa den oro espiritua
da.

FEDEA: Sinesmena. Sinesten ez bada ezinezkoa da ulertzea. Fedea edozein ezagutzaren ezinbesteko
aurrebaldintza dugu. “ Sinestu ulertu ahal izateko”. Ez badugu sinesten ezin izango dugu ezertxo ere ulertu. “
Sinestu Jainkoaren hitza ulertu ahal izateko”. Fedeak eman behar du lehenengo pausoa, gero arrazoia. “Praecedit
fides, sequitur intellectus”. Fedea ezagutzaren hastapena da beti. Arrazoia ez da nahikoa jakituria lortzeko, ez da
egiaz jabetzeko gauza. Kristau filosofia fedetik hasten da, fedeak gordetzen dituelako gizakiaren zoriontasuna
lortzeko beharrezkoak diren egia guztiak. Beraz arrazoia soila edo bakarra ez da nahikoa giza bizitzaren arazoa
konpontzeko, ez bait da iristen Jainkoari eta gizakiari dagozkien egietaraino. Erlijio oro misterioz beteta dago.
Jainkoarengana sinesmenaren bidez heltzen da gizakia; gero, Jainkoarenganako sinesmen hori ulertzen eta
arrazionalizatzen saiatzen da.

1
GAITZA: Hiru motatakoa da: Gaitz morala ( Bekatua). Gaitz metafisikoa ( Inperfekzioa), Gaitz Fisikoa
( Mina). Gaizkia ezin zaio Jainkoari egotzi. Gaizkia ez da erreala, ongia eza baizik. Gaizkia ez da izate bat,
izatearen akatsa baizik. Gaitza izatearen ustelkeria da. Gizakiak gaizki jokatu dezake Jainkoak libre sortu
duelako, hau da bere ekintzen erantzulea. Librea denez bere eskuetan dago ondo edo gaizki jokatzea. Egin
duenaren arabera epaitua izango baita.

IZAKI ABSOLUTOA .Jainkoa izaki absolutoa da. Bere existentzia ez da arrazonamenduz frogatzen. Arima
fededunarentzat frogatua dago. Arima gai da Jainkoa ezagutzeko, baina ezagutza hori ezinezkoa izango litzateke
bere existentziarik gabe. Egia existitzen denez eta Jainkoa bere funtsa izanik, Jainkoa existitzen da.

IZAKI ALDAKORRAK. Kreaturiko sorkariek , izaki aldakorrak dira. Ez dute tinkotasunik ez eta iraupenik ere.
Kontingenteak dira. Badira eta ez dira aldi berean. Heriotzara zuzenduta daude ezegonkorrak direlako.
Ezerezatik sortuak, daukaten izatea Jainkoarengandik jaso dute. Aldatu eta usteldu egiten dira, ez perfektoak
direlako . ( Gogoratu Platonen mundu sentikorreko objektuen ezaugarriak)

JAINKOA: Sorkari guztien sortzailea.Betierekoa, Orojakilea, Ahalguztiduna, Perfekzio guztien jabea.


Agustinek Egiarekin berdintzen du. Fedeaz ezagutu daiteke, barnerapen prozesu bati Esker. Izaki absolutoa da.
Perfekzio guztien jabea dena. Gizakiaren kreatzailea denez bere baitan argi iraunkor bat jarri du, gizakiak bere
kreatzailea nor izan den ezagutu dezan. Berarengan aurkitzen da benetako zoriontasuna bera baita benetako
Egia.

JAINKOAREN HIRIA: Jainkoarengan sinisten duten pertsonek osatzen duten elkartea. Bi motatako hiri
bereizten ditu: Munduko Hiria edo lurtarra : Jainkoa mespretxatuz, norbera Jainkoa baino gehiago maite
dutenak. Beraien helburua ondasun iragankorrak bilatzea da. Jainkoaren hiria edo zerutarra.Jainkoa gauza
guztien gainetik, norbere buruaren mespretxuraino maite dutenak. Munduko aberastasunak Jainkoarengana
heltzeko bitarteko bezala erabiltzen dute. Historiaren bilakaera bi hiri horien arteko borroka gisa agertzen da:
onaren eta gaitzaren, Jainkoaren eta munduaren, argiaren eta iluntasunaren hirien artekoa. Borroka honek
historiaren amaiera arte iraungo du, non Jainkoaren hiriaren behin betirako garaipena etorriko den.

KONTINGENTZIA: Beharrezkotasunari kontrajartzen zaio. Izaki kontingentea zera da: existentzian dirauen
zerbait baina existentzian izateari utz diezaiokeena. Jaio eta hil egiten diren izakiak kontingenteak dira.
Beharrezkoa den izaki bakarra Jainkoa da.

KREAZIOA:Jainkoak izakiak sortzeko eginiko ekintza librea: Jainkoak hitzaren bitartez sortu zuen mundua.
Hasieran Logosa (hitza) zen

LOGOS: Greziar kontzeptu honek hitza, adierazpena, pentsamendua, kontzeptua, diskurtsoa,arrazoia,


adimena…esan nahi du. Esanahi horiez gainera, este batzuk ere gehitu dira: legea, printzipioa, araua.
Heraklitoren iritsiz, logosa mundua gobernatzen duen arrazoi unibertsala da eta posible egiten du ordena bat,
justizia bat, patu bat. Agustinen ustez, logosa Jainkoaren hitza da.

MANIKEISMOA:III. Mendean bizi izan zen Maniren doktrina. Betidanik bi printzipio Kosmiko daudela dio
doktrina honek, ongiarena( Ormuz) eta gaizkiarena( Ariman). Bi indar horien pean dago unibertsoa eta gizakia
ere bai.

ONDASUN IRAUNKORRAK:Suntsiezinak diren ondasunak, hots, espirituaren ondasunak, arimaren


elikagaiak. Ondasun hauek arima perfekzionatu eta zoriontsu bihurtzen dute. Ondasun iraunkorrak honako
hauek dira: jakituria, zuhurtasuna, zuzentasuna, sendotasuna, neurritasuna…Agustinen iritsiz ondasun iraunkor
ederrena Jainkoa da eta hura ezagutzera heltzen den arima zoriontsua da. Ondasun materialak, gorputzaren
ondasunak, hala nola elikagaiak, jantziak, tresnak…ustelgarriak eta zoriaren ondorioak direnez etorri diren
bezala joaten direlako ez dute zoriontasun osorik eskaintzen.

ONDO BIZI: Jainkoak agindutakoa betetzen duena ondo bizi da. Beste gauza guztien gainean Jainkoa maitatu
egiten duena ondo bizi da. Beraz gizakiaren bizitza bakarrik izan daiteke ona Jainkoaren bidetik abiatzen bada,
munduko gauzak mesprezatuz eta Jainkoaren argia aurkituz. Hots, ondo bizi dena kristau fededuna da.

ZORIONTASUNA: Gizakiaren zoriontasuna Jainkoa ezagutuz eta Jainkoak esandakoa betez eskuratzen da.
Gizaki guztiek nahi dute zorintsu izan baina horretarako bide bakar bat dago: Ez ondasun materialak (aldakorrak
eta agortzen direnak) edukitzea baizik eta iraunkorra eta agortezina den benetako ondasunaz jabetzea: Jainkoa
ezagutu eta maitatu. Horretarako fedea ezinbestekoa da.

You might also like