You are on page 1of 1

Laboa

Isiltasuna ez da isolamendua. Sarritan nahasten ditugu. Demagun


basoaren sakonean gaudela, isiltasuna dago? Basoan isiltasuna
ezinezkoa da. Oihanean ezintasun hori nabarmenagoa da.
Isiltasunak ez du isolamendua ziurtatzen, isolamenduak ezin du
isiltasuna bermatu. Gure hizkuntzan isiltasuna ez da soinuaren
ausentzia, hitzaren hutsa baizik.

“Mikelek eskatutako letrak ez neuzkan prest, kontatu zigun Artzek


behin batean, orduan musika egiten hasi zen hitzik gabeko
ahotsean”.

Arbasoen oihuak zirela esango zuen aditu batek edo bestek,


beranduago.

Beharbada, Laboak Artzeren isiltasunari ahotsa jarri zion.

*******

Gabonak dira, 90. hamarkadaren erdian. Gaztelekuan jaialdi


akustikoa antolatu dute. Oholtzara igoko diren gehienak ez dira
musikariak. Gai librean, bakoitzaren baliabideekin, norberaren
erregistroan aritu daitezke. Araurik ez dago.

Badirudi isiltasunean gotorleku dugunok, heriotzarekin


maitemenditutakook, egun horretan behintzat, badugula zerbait
esateko. Soinua, txeloa eta idazmakina ditugu musika tresna, baina
tresnarik potenteenak gure ahotsak dira eta ahots librean Laboa
kantatzen dugu:

Askatuko zaituen
Zai bazaude
Zaude lasai
Zaude ziur
Askatuko zaituela
Kateak itsusiak baitira
Hilotzaren gorputzean
Miriam Luki

You might also like