You are on page 1of 4

HUHEZIko EKT graduondoa Mikel Laboaren omenez Eskoriatza 2010-12-01

OHARRAK

- Ez dut galdetu zautaten bezala iparraldeko eskualkian antxu fitsik izkiriatu (eskualki bakarra dea
“iparraldean”? hegoaldeko batek galdetua doaike!), fite endelegatuko duzi zendako.
- Mikeli, hor zirezten eta ez direner dautzuedan maitasun amultsuaz apailatu dut honakoa. Ez dadin
beraz, nehor gaitzi.
- Xedea: Mikelen obra oroitzea irri eginez. Nola? Jarraidura eta irekidura hemen ere: EKTan ikusi
hainbat gai Mikelen kantuetan identifikatuz eta bersortuz, klaseko ikasle zein irakasleak zeharka
edo zuzenean parodiatuz (haiek edo haien esanak). Ber gisan exekuzioarekin Mikel Laboa bera
eskarniatuz: aurrera eta atzera ibiliz, artetan mikroan mintzatuz. Kariñoz, beti ere.

MIKELEN (E)KT1a
Patchwork parodium

HASIERA: (ZUTIK, jende artean ibiliz)

Xolu hartan, xolu hartan, xoxuen kantua.

(DONA-DONA eginez, behatzarekin jendea seinalatuz, jendearengana hurbildu)

Baga, biga, higa,


laga, boga, sega,
zai, zoi, bele,
arma, tiro, PUM! (=> tiro hotsa, tiro txoriari =>”txoria txori”)

(PUM! egokitu zaionari keinuz animatu enekin batera TXISTUKA dezan “Txoria txori”, bera
hasten delarik ondokoari, gero beste ondokoari, ea denak egiten dugun...).

IKIMILIKILIKLIK!! (esanez moztu txistua, edo ez badute txistukatzen ere)

EKT 1: (mikroan)

(HAIZE HEGOA GAU EPELA)

Ze beroa!, hau epela!


HUHEZIKO klasetan
ze lurruna lehioetan
izerdia kopetan
sudurretik zenbait tanta
izerdiz koadernoari
Mahai gaineko orri zaharrak
keinuka ilargiari

1
EKT: Euskal Kulturaren Transmisioa graduondokoa

1
HUHEZIko EKT graduondoa Mikel Laboaren omenez Eskoriatza 2010-12-01

Soziolinguistika 1: El truko del trabuko (mikroan)

Lehen hezkuntzan bada_eredu bat


deitzen dena_A eredua
hitzak ederrak bihotza faltso
sekula etzaio faltako
egin dituen dilijentziak
berari zaizko damuko.

Ekologia 1: (Julen / Iñigorengana joan)

(234=> 10.000 hiztun baino gehiagoko hizkuntzak // hiztun gutxien dituzten hizkuntz kopurua
arte doa segida: 553=>100 hiztun baino gutxiagoko hizkuntzak)

234, 660, 1436, 1710, 1143, 553


GARABIDErekilan yuan zien yuan
Aimaren herrirat HUHEZIkoak,
atzerritarrendako aimara irabazi
eta Ipar Eskual Herrian eskuara galdu!!
guhaurrena galdu,
gure haurrena galdu.

Ez dea bada etsipengarria? (Julen/Iñigori so galdegin)

EKT 2: Gure gansterrak (jende artean)

Maite ditut maite gure gansterrak


Zaldierok dibujatzen dizkidanean (BIS) (Zaldiero: Patxi Uharte, klasekidea)

zer dibujatzen duen


ez dudanean ilun ikusten
orduan hasten bainaiz
Nafarroa bain ta bestetan
pizten diren kaka miresgarriak
usaintzen.

Soziolinguistika 2: Ama hil zaigu (mikroan)

Euskaltzaindia hil da, xuxen-duta,


Gramatikaren amoreagatik, hil da
zertarako den hizkuntza jakitera iritsi gabeeeee

Kantu irakaslea hil da, entOOOOOOOna-tuta (OOOOO esatean Laboa – Gernikan bezala)
solfeoaren amoreagatik hil da,
zertarako den musika jakitera iritsi gabeeee

Bertso epailea hil da, poto-tuta (Felixi so, bertso epailea)


rimaren amoreagatik, hil da,
zertarako den bertsoa jakitera iritsi gabeeee

2
HUHEZIko EKT graduondoa Mikel Laboaren omenez Eskoriatza 2010-12-01

Ekologia 2: Hautsaren izarrak (denok buruz bageneki bezala deklamatu mikroan)

Gizonen lana JAKINTZA dugu, ezagutuz aldatzea


naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea.
Gu ere zerbait bagera eta,
gauden tokitik hemendik bertan
saia gaitezen ikusten.
Amets eroak baztertuz bertan,
sasi zikinak behingoz erreta, bide on bat aukeratzen.

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,


burruka hortan iraungo duten soziolinguista gazteak.

EKT 3: De-genero (Irizarrengana hurbildu edo begiratu. Behin klasean kargu hartze
feminista egin baitzuen, giroa berotu zen...)

- Haika... NESKA!! jeiki hadi, (itxaron ea “mutil” dioen)


argia den mira hadi.

-Bai nausia, argia da, gure..... OILOA!! kanpoan da... (itxaron ea oilarra dioen)

Soziolinguistika 3: TXEPETX (hatsik hartu gabe leitu, laster, sendo eta ozen)

Bedeinkatua, santifikatua
hirugarren ordenako buruzagi ospetsua
herriaren zaintzailea
birtute guzien irudi
eta zeruko erreinuen ispilua
mantxarik gabea
espirituz bezain gorputzez lehorra
zuhurtasunez josia
hitz ederren eta fortuna dezentearen jabea
nunbaitetik etorria
profeten ahotsa
santua
santua
guztiz santua

AMEN.

Ekologia 3: Julian RetegUI y Retegi bi

Bi gizon horietan zuhaitz onekoa


batek ondoa zuen, bertzeak hostoa
gauza arraro hori ez dut gustokoa
mendian bizi arren dut ikustekoa;
gaztainaren aldaxkez jantzirik pagoa.

3
HUHEZIko EKT graduondoa Mikel Laboaren omenez Eskoriatza 2010-12-01

EKT 4: “Patxi” baten galderak netbock baten aurrean: (jende artean ibiliz, Patxiri so)

- Zazpi atedun Tebas hura, nork tramitatu zueeeeeeeeen?


Web orrietan Errege izenik baizik ez da ageri.
Erregeek egin al zituzten paper guziak?

- Bertsoak ez al dira herriarenaaaak?


Bertsozale.com en ez dira dohainik jeisteko zintzilikatzen (Patxik errana eskolan) (XDZko NERE
ERKIAGARI SO)

- Zergatik ez naiz fio HUHEZItaz? (Patxik errana eskolan)


- Zergatik nire lagun onenak ez dira euskaldunaaaak? (Patxik errana eskolan)
- Zergatik? Zergatik? Zergatik negar egin zeruan izarrik badago itsaso aldetik?

Zenbat historia, hainbat galdera.


Zenbat galdera, hainbat istoriooooo.

Soziolinguistika 4: Visca Catalunya lliure (mikroan)

Voltants de por, enmig del glaç


de burles i rialles d’albardans
hem dit els mots que son la sang
d’aquest vell poble que volem salvar.

Eta nik gehituko nuke: 5 eta 0 (Barça – R. Madrid aurreko asteleheneko partidako emaitza)

BUKAERA: (nire jarlekura itzuliz)

Xolu hartan, xolu hartan, xoxuen kantua.

“Oroitzen zaitugunean MIKEL...”

Karlos Aizpurua
Saran, 2010-12-01

You might also like