You are on page 1of 1

Iñaki Nabarro alegiarra -eta ez alegiazkoa-, etxean izan nuen urte batzuk lehenago, hilabete

batzuetarako lana aurkitu zuenean Mungian. Etxean hartu nuen eta afalorduan batzen ginen eta
sekulako oturuntzak egiten genituen, ardo onaz lagunduta. Afaldu bitartean, albistegietako
notizia apokaliptikoak komentatzen genituen, bagoazela popatik hartzera eta egunen batean
planeta bere ardatzetik aterako dala eta holakoak.... afalostean diskoak entzuten genituen,
70eko 80ko hamarkadakoak eta gitarrarako ateraten zizkidan kantak; ez nuen zejillatik aurrera
egiten... nostalgia horretan konturatzen ginen norainokoa zen gure horterismoa...eztabaida
sutsua izan genuen pink floyden hormari buruzkoa, oraindik ez dakiguna eta argitu nion Itoizen
kasuan, ez zela berehala etorriko da, baizik eta nereana etorriko da...ze esan beharrekoa da,
Iñakik izan zuela bere talde punkia; onak ziren galdetzean, majoak zirela erantzuten zuen;
majoa dela, gitarra jole bati esan lekiokeen iraingarriena. Ez zuten inguruko herrietatik aurrera
egin. Txarrak zirela, baina libre sentitzen zirela...

Zelan nenbilen galdetu zidan eta horretara, gurasoen etxera itzuli nintzela konta nion; etxera
joan nintzela atzera, Bilbon, Cristo kalean , hainbat urte eman ondoren. Bilbon espaloiak
azkarragoak dira eta gauak bizi. Bilbon, Eusko Jaurlaritzarako funtzionariogaiak euskalduntzeko
funtzioan. Brageta eginda amaitu nuen; hustuta, borroka egiteari utzi egin nion. Izaki biziduna
nintzen, ez hori baino gehiago. Etxera itzuli behar nuela, neurean ez zelako beste ezer sartzen,
eta hura ez zela bizitzeko leku. Mikel Laboaren Lekeitioak gogoratu nizkion, neuk ere amari
lekeitioak grabatuko nizkioke. Amaren doinua entzutean sentitzen nuen angustiaz hitz egin
nion, pluralak azenturik ezberdintzen ditugu guk, etxean Etxeparek XVI. mendean erabiltzen
zituen formak darabilguz...badakizu, filologoon konserbadurismorako joera hau...lorategian edo
sukaldean egoten nintzen, liburua eskuan eta irakurtzen nenbilen liburuko orrialde zurietan
idazten nituela amaren esanak, bera konturatu barik; gogo eta gorputzaren zilbor hestea, ama
eten dezagun..." ebeikeran artazittati etorri izan infekziño, bilboko san francisco javier
ospitalean" esateustan ;entzundako doinuren batek dardara sortzean, esaldia idatzi egiten
nuen, baina nik soinua grabatu nahi nuen, desagertu egiten zen melodia hori, beste inongo
lekutan topako ez nuena, filologia fakultadean lehenengo aldiz jendaurrean transkripzio
fonetikoa irakurtzean biluztuta, larru-gorritan sentiarazi zidan berbakera hura. ...

Kontatutakoa ederra zela esan zidan. Ederra? -neuk; jasanezina da, iñaki... eta IA rekin
santiagoko bide apostata euskalduna egin zuela konta zidan. Iñaki & Iñaki! Karakola ta Barea!
vaya dos! la madre de dios!! Alkizan izan zirela, Asteasura joan zirela, eta Atxagaren etxea
erakutsi ziola, eta gero iturri baten ondoan dagoen Iturriondora joan zirela, hori baita lege
toponimikoa; handik Eleuterio Tapiarenera joan zirela......

Eta lasaitzeko, borroka oso luzea dela eta ez estutzeko: "Begira zer esan zigun Mikelek,
galdetu genion......Mikel, azken kontzertuan, zer sentitu zenuen 80000 lagunen aurrean jo behar
izan zenuenean Bob Dylanen aurretik, urduri zeunden? Hasieran bai, baina itsasora
begiratzean, han ez zegoen inor"...eta orduan lasaitu zela.

Isidro Elgezabal

2010eko azaroak 30

You might also like