You are on page 1of 1

ERIKA LAGOMA eta BEÑAT GAZTELUMENDI

(2010-12-01)

-1- -2-
Ez nau beldurtzen etorkizunak, Ez nau beldurtzen arnas estuak,
iraganaren ospeak hauspo xumeko errotak
haize hegoak lanbrotu arren bizi badira gaur mende erdi
sarritan festa-osteak; abestutako erronkak,
ez nau beldurtzen nire herrian lepoa xamur daukadalarik
Txerokeea izateak harrapatzen banau sokak
bentara joan orduko urtzen zeru beltzean izarren hautsaz
direlako bi kateak. zikindu baititut botak.
Ibiliaren ibiliz lehertu Buruz dakizkit bide ertzeko
zitzaizkidan juaneteak radarrak eta stopak
herriak eta hizkuntzak noizbait liluraren kontra jarri bainau
egin ditzaten bakeak txinaurriaren borrokak.
behin Iturengo arotzak egin Hizki berrien bila dabiltza
zituen sabai fuerteak, gure sorterriko koplak
baina noiz arte iraungo digu egunez egun entzun daitezen
gaberako aterpeak? martxa baten lehen notak.

-3- -4-
Ez nau beldurtzen lehengo jakintzak Ez nau beldurtzen hosto eriak,
elikatzeak desioz: sano badago enborra,
Baztan, Urtsua eta Pasaia ipar haizeak astintzen badu
bete dira Lekeitioz; ketan dabilen txondorra,
besterik ezagutu ez eta Xoxo beltzak bistaratzen badu
egonez gero beti hotz Bianditzeko tontorra
sorginen baga-biga bizia Aginan sortzen den oihartzuna
bilakatzen da heriotz. baldin bada hilezkorra.
Gure ama hil al zaigu bada Ama, oroitzen zaitudanean
aita hiltzeko obsesioz? ez naiz hain neska ezkorra
Ihesa zilegi bada ere hegazti_errariak entzuteko
jantz dezagun tradizioz ez bainintzen jaio gorra.
txori bat ere horixe baita Zaindu dezadan zilbor hestea
bere begi, bere ahots: eta ez nire zilborra
liliak hostoz hosto eranzten sabel berean bizi daitezen
diren antzinako bihotz. itsasoa ta lehorra..

You might also like