You are on page 1of 1

Patziku Perurenaren liburua irakurri ostean, Goizuetan bada gizon

bat, irudikatzen zaitut Trabuko zure hilobian maldizioka. Izan ere,


Berdabiok egin zizkizun bertsoak zure infamia ageria uzten dutenak,
ahanzturaren putzuan eroriko lirateke Laboagatik ez balitz.

Irudikatzen zaitut Trabuko, zure egonezinean, zure baitan galdezka


`nor ete Mikel Laboa hori?`

Erantzun erraza ikastolan andereñoari erantzuteko erabiltzen dena,


`donostiar kantari xelebre hori`, zaila erantzuten Mikelen osotasuna
aintzat hartu nahi baduzu.

Nor den Laboa? Haurtzaroa Lekeition igaro zuena gerrari iheska,


Bartzelonan ikasi zuen neuropsikiatra, euskal kanta erromantiko
onena abestu zuena, Beethoven eta Dut batera entzuten zituena,
Yupanqui Euskal. Herrian ezagun egin zuena, Pasaiako Plazan ñir-
ñir egin zuena, Rimbaud kantuz Aloskotorrera bidali zuena, Artze-
Atxaga-Sarri eta Brecht gazteen artean zabaltzen ikastolek baino
gehiago egin zuena, bere azken kolaborazioa Naiz Roxarekin egin
zuena...

Ondorengoa aholkatzera ausartzen natzaizu, Trabuko,


ezezagutzaren lotsagabetasunaz, handiegi geratzen zaizu Mikel
Laboa. Erretira zaitez garaiz.

Gazteekin eta zaharrekin, euskaldunekin eta atzerritarrekin izan du


arrakasta. Mundu osoan ezaguna egin zara eta 300 urte gehiagoz
izango zara gogoratua bere erruz hitzak ederrak eta bihotza faltso.

Zorte txarra zuretzako, izorrai.

Eneko Barberena (2010-12-1)

You might also like