You are on page 1of 6

Urduiiako ezkertiar eta abertzaleon ahotsa

2010.eko otsaila

aldarrialdizkaria.blogs~_;_o;......;t...;_.c;......;o....;..m;....;...._____;,a.;..;....ld.;..;....a~r-,-r~i@euskalerria.org 4. zbk.

hizka-mizka

udala

-Udalak zerbitzu sozialak murriztu ditu

-Elkarrizketa zaharren egoitzako langileekin

-Lur eta kultura desjabetze ikaragarria urdurion: Gaztelua eta jesuiten ikastetxea

-Hondakinak kudeatzeko proposamena

laburrak

-Udalak ura kobratzean gehiegikeria egiten du. kontsumitu gabe ere kobratzen digute

-Elkartasun iruzurra

-Azpiegitura eta

ekipamendu gabezia

Euskal Herria

-Ezker abertzaleko oinarriak eztabaida bukatu du "soilik politikoak eta demokratikoak" diren bitartekoak

Errepresioari STOP

Ez da kasualitatea Ezker Abertzalea azken hilabeteotan eszenatoki berri bat lortzeko inolako injerentziarik gabeko prozesu demokratikoa bultzatzen ari den garai garrantzitsu hauetan, estatuaren errepresioa eta intoxikazioa biderkatzea. Estatu estrategia honek helburu zehatz bati erantzuten dlo. Euskal Herriaren aldaketarako aukerak oztopatzea eta ezer ezean uztea.

Elkartasuna GALek heriotzez mehatxatutako bizilagun batekin

rte hasieratik hone. Urduncko bizilagun batek GALen izenean eginiko heriotza mehatxu larriak pairatu izan ditu.

Pasa den urtarrilaren 4ean zigiluz markatu gabeko eskutitz bat jaso zuen bere etxeko postontzian. Bertan honako hau irakurtzen zen: "LAS RATAS COMO TU NO TIENEN SITIO EN NUESTRA SOCIEDAD. POR ESO TE CONDENAMOS Y VAMOS A EJECUTARTE, TU CUENTA ATRAs HA COMENZADO" GALek sinatzen du eskutitza.

Urtarrilaren 20an bigarren eskutitz bat jaso zuen, bi egun lehenago Madrilen zigiluz markaturikoa. Eskutitz honetan "ERES UNA RATA DESTACADA DE SEGI Y DENTRO DE MUY POCO LE VAS A HACER COMPANiA A TU AMIGO JON ANZA" GALek sinatua berriro ere.

Urtarrilaren 23an telefono dei bat jaso zuen lagun batzuekin Arnedon (Errioxa) erosketetan ari zela. Deia Arabar Errioxako telefono zenbakitik egin zen. Telefonoren beste aldetik "NO PIENSES QUE SE NOS HA OLVIDADO, ARRIBA ESPANA" esan zion ahots ezezagun batek.

• Iragan otsailaren 6an prentsaurrekoa egin zen, Urdunon sekula egin den jendetsu eta anitzena: gure herriko gehiengo sindikal politikoa eta kulturala ordezkatzen zuten pertsonak bildu ziren, mehatxatutako bizilagunari elkartasuna adierazteko. Otsailaren 13an, herritargoak erakutsi zuen pertsona honekiko eta bere familiarekiko elkartasuna Foru Plazan burututako kontzentrazio isilean. Lerro hautatik besarkada bat eskaini nahi diogu bai pertsona honi eta baita bere familiari ere. Animo!

• Azken urte eta erdian, Euskal Herrian gerra zikinarekin loturiko gertaerek gora egin dute: hainbat pertsona kalean gelditu eta kolaboratu ezean haien eta euren senideen aurka egingo dutenarekin mehatxatu dituzte. Beste 15 pertsona hainbat orduz bahitu izan dituzte. Kasurik larriena ordea, Jon Antzarena dugu, 2.009ko apirilaren 18tik desagertua baitago. Baionako fiskaltzak Auzitegi Nazionalari eskatu berri dio gertaera honen inguruko ikerketa egin dezala. Guzti honek Lasa eta Zabala edota Mikel Zabaltzaren kasuak ekartzen dizkigu gogora.

udala

zerbitzu

sozialak

Udalak beharrak dituzten pertsonen asistentzia domiziliarioa burutzen duen Lagunduz enpresari ordaintzeari utzi dio berriki. Enpresa honek, era berean, bere langileen soldatak ordaintzeari utzi dio. Hau dela eta, langileek salaketa jarri berri dute epaitegian euren soldatak kobratu ez dituztelako.

Udalaren partetik obratzeari utzi diotenez, Lagunduzek asistentzia orduak murriztu egin ditu orain arte honetaz baliatzen ziren pertsonak asistentziarik gabe uzteraino eta bere egoeragatik eskubidea duten pertsonek zerbitzu hau jaso gabe geratuko dira.

Udal egoitza

Zen bait hilabetez euren nominak ordaindu gabe utzi ditu udalak Zahar Etxeko langileak, beste udallangileekiko diskriminazio neurria ezarriaz. PNYk beti izan du jarrera iluna egoitzaren kudeaketari dagokionez. Ezker Abertzaleak beti apustu argia egin dugu kudeaketa garden eta publikoaren aide eta udal zaharren egoitzako etorkizuna mantentzearen aide.

2.000. urtean, salaketa judiziala jartzera behartuta ikusi genuen gure burua, izan ere, PNYk udal aurrekontuetan egoitzaren kontuak azaltzera uko egiten baitzion. Euskadiko Epaitegi Gorenak sententzian argi utzi zuen egoitza udal jabetza zela eta bere gastu zein diru sarrerak udal aurrekontuetan agertu beharra zegoela, eraikin publikoa zelako, gaur egun izaten jarraitzen duen bezala.

murriztu

ditu

Pozten gara Bizkaiko Foru Aldundiak zentru honen jarraipenerako egiten ari den esfortzuaz, ohe gehiago bere gain hartu eta finantzatzeko erabakiaren garrantziaz kontziente baikara. Beharrezko zerbitzua dugu udal Zaharren Etxea, eta Urdufior guztion ardura da zerbitzu publiko eta gardena izan dadin lanean aritzea. Animo langileei. Aurrera!

Elkarrizketa zaharren egoitzako langileekin

Zer ari da gertatzen Egoitzaren inguruan?

Uztailetik aurrera ordainsari bereziak zein hileroko soldata atzerapenarekin jasotzen dugu. Batzuetan %20 baino ez dugu kobratzen. Udaletik diote lehenago edo beranduago soldata osoa jasotzen dugula baina "eta hurrengo hilabetean zer?" galderari ez diote erantzunik ematen.

Nola heldu da egoera honetara?

Langileok oso informazio gutxi dugu. Alkatea eta Judith Gutierrez administrariarekin izandako bilera batean dirurik ez dagoela eta, egoitza munizipala izanik aurreko urteetan ez bezala, orain udal aurrekontuetan sartzen ez garela esan ziguten. Gure ustez udalean ezer gutxi egiten da. Bizkaiko Aldundiaren aldetik jaso dugun laguntza ezkertzen dugu.

Nola daude zuen ordainsariak?

Urtarrilaren 23an abenduko zorraren %80 ordaindu ziguten, baina noiz jasoko dugu orduan urtarrilari dagokiona?

Zer ari da egiten udala arazo honen aurrean?

Ez dakigu. Urrian izandako bileraren ostean bakarrik diote ahalegin guztiak egiten ari direla baina dirurik ez dagoela. Egoitza ixtearen mehatxuarekin datoz

Urrian izandako bileraren ostean bakarrik diote ahalegin guztiak egiten ari direla baina dirurik ez dagoela. Egoitza ixtearen mehatxuarekin datoz berriro. Zeren beldur dira?

berriro. Zeren beldur dira? Zergatik ezin dugu gertatzen dena salatu? Zergatik beste Udal sozietatekoek ez dute arazorik gurea baino defizit handiagoa badute? Zergatik CQ

ezin da horiei buruz

hitz egin?

Zein da zuen harremana Udalarekin?

Oso eskasa da, zuzendaritzarekin baino ez dute hitz egiten zenbat eta noiz ordaindu behar diguten zehazteko. Sindikatuek duela

hilabeteak egin

dituzte Alkatearekin

hitz egiteko eskaerak baina ez dute erantzunik jaso. Zer dela eta ez du beraiekin hitz egin nahi?

Zein da zuen ustez irtenbidea?

Ezin dena ulertu da zelan egon daitezke prest, gero eta gehiago beharko den zerbitzu bat ixteko. Urdufion adinez nagusia den jende asko dago eta gehiago egongo da. Irtenbide bakarra udal aurrekontuetan Egoitzarako diru kopuru bat zehaztean datza. Zikoina aldizkariko propagandan agertzen diren diru kontuak Egoitzak berak sortzen dituenak dira, Udalak ez du euro bat ere

ematen.

Udal Egoitzaren langileak argi utzi nahi dugu garai hauetako egoera ekonomiko latza ulertzen dugula, baina pertsona bezala tratatuak izan nahi

dugu. Argi esan dezatela zein den beraien asmoa, arazoa konpondu arte zatika ordainduko digutela proposatzen badigute ez legoke arazorik izango. Onartezina da ez jakitea soldata jasoko dugun ala ez. noiz eta zenbat.

Ur d ufi c k o herriak

%100ean lanean jarraituko dugula jakin dezala nahi dugu, bereziki egoitzako erabiltzaileak eta senitartekoak. Beraiek ez dute kudeaketa txarraren ondorioz sortu den egoeran erantzukizunik, eta hilero hilero ordaintzen dute.

udala

Lur eta kultura desjabetze ikaragarria Urduiian:

Gaztelua eta jesuiten ikastetxea

rain gutxi, ondareari buruzko europar jardunaldi batzuk izan dira Urdufian. Udalak propaganda asko egin zuen baina ez zuen egia osoa kontatu, honen harira historia pixka bat gogorarazi nahi dugu:

Gaztelua

Aiarako jaunak, gaztelu bat eraiki zuen Urdufian XI. eta XII. mendeetan zehar. Bizkaia osoan bakarra izan zen eta garai hartako garrantzitsuenetakoa. Mendeak pasata, gaztelua bota zuten. 1.523. urtean Urdufiako udalak gaztelua eta bere lurrak erosi zizkion Pedro Lopez de Ayala jauntxoari.

Jesuiten ikastetxea

Gaztelua 1.492. urtean. Urduflederrak eginiko marrazkia Jose Luis Solaun Bustinzak gidatutako ikerketa arkeologikoan oinarrituta

1.666. urtean, Urdufiakoa zen Juan de Urdanegui, Espainiak Perun zuen erretordeak, dirua eman zuen, gaztelu ondoko landetan Familia Sakratuaren eliza eta Ikastetxea eraikitzeko. Ehun urte beranduago, jesuitak bota zituzten eta eraikina ospitale izatera pasa zen, latin eskola ere ...

jabe egiten zituen agiria. 1.170.000 pezeta ordaindu beharko zuten. Inoiz ez zuten ordaindu konponketa handiak egin behar zirela argudiatuta. Ez da hain erreza alkate batek, herriarena den lur bat, beste inoren esku inskribatzea. HorregaHk akordio batera ailegatu ziren: ondoko 25 urteetan, ondorengo udaletxe agintaldiek, jabegoa erreklamatu ahal izango zuten.

arkeologikorako gune bezala izendatuta baitago. Urduiiak bere historia ezagutzeko eskubidea du, gure hiritarrak 500 urtetan zehar beraienak izan diren lurretatik paseatzeko eskubidea du, ikerketa arkeologikoak egiteko eskubidea du eta lur horiek daukaten balore ekonomiko, kulturala eta turistikoa bereganatzeko eskubidea duo Instituzioen inplikazioarekin egingarria da.

1 .870. urtean "askatasun erlijiosoari" esker , berriro jesuiten ikastetxe bezala ireki zen. Inguruetan ospe handia hartu zuen eta udalak 1. 904.ean eraikina handitzea erabaki zuen.

Jesuitek azkenekoz itxi zutenean, 60.en hamarkadan, zenbait orde erlijiosok Urdufiara etorri nahi izan zuten. Frankismo garaiko agintariek ordea, Murialdoko Aita Josefinoak orde italiarra aukeratu zuten ikastetxea kudeatzeko. Baina Josefinoek gehiago nahi zuten, ez zuten alokairua bakarrik nahi, lurren jabegoa eskuratu nahi zuten. Hau Francoren udal agintarientzat arazo bat zen, 500 urte luzeetan Urdaneguiren ikastetxeak eta bertako lurrek udal

jabego publikoa mantendu zuten,

mendeetan zehar izandako bizipen historikoak eta erabilpen anitzek ezin izan zuten hori aldatu.

1975. urtean Franco hil zen. 15 urte luze geratzen ziren ondorengo udalek lurren jabegoa berreskuratzeko. Urteak pasa ziren, 15 urte luze, eta PNV-ek harrapaketa bermatu zuen: ez lfiaki Estevez, ez Ana MC Barafiano, ez Juan Angel Bilbaok, ez zuten nahi izan herriari

egia kontatu. Eta Juan Angel Bilbaok hana pa ketaren

akta sinatu zuen, izugarrizko balioa duten lurrena, 500 urtetan herriarenak

PNVko alkateek ezkutatu egin zuten informazioa, ez zuten ez alderdi politiko ez herria informatu, ez udal batzarretan eztabaidatu.

Lurren jabegoa berreskuratu zitekeen eta gero Josefinoei edo beste edozein orde erlijiosori alokairuan utzi.

Beraz, PNVk: Frankistek inposatu zutenaren aldeko apustua egin zuten. Herriari egia izkutatu zion. Lur eremu guzti horiek publikoak izateko aukera zegoela izkutatu zuen. Alderdiaren interes ideologikoengatik nahiago izan zuen frankistek erabakitako orde erlijiosoa Urdufian jarraitzea, hiritarren interesak defendatzea baino.

izan zirenak.

Guztiok badakigu zelako balore kulturala eta ekonomikoa duten lur horiek, beren kokapenagatik hiriko erdigunean, 7.431 m2ko zabalera duen gazteluko eremua, 2.300m2ko zabalera zuen ikastetxe zaharrak eta bere patioak, 1.710m2ko horietatik eraikiak. Badakigu zelako balorea duten lur horiek gure hiriko ikasketa eta ezagutzarako, ikerketa

1.965ean sinatu zuten, Penas alkatea zela Josefinoak lur eremu guztien, bai gazteluko lurrenak, bai ikastetxearenak

udala Hondakinak kudetazeko proposamena

Eusko Jaurlaritzak markatutako garapen ardatzak (LZP)

2005. urtean, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolaketa eta Ingurugiro sailak eginiko Aiarako Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Plana onartu zen. Etorkizunerako eskualdeko udalerri ezberdinetan derrigorrezkoak diren lurralde antolaketa arauak eta hirigintza irizpideak finkatzen ditu planak.

Gure hiriari dagokionez, Hiri Ekologiko bezala izendatzen du. eta ondorengo ardatzak finkatzen ditu: "UrdufioOr d ufio nodoa ingurumena kudeatzeko teknologiak eta sistemak aplikatzeko Euskal Autonomia Erkidego osorako erreferentziako zentro bihurtzea proposatzen do. espazio hiritarrak eta turistikoak lortzeko aukerak badaudela eta natura-ingurunea ingurumeninpakturik eragin gabe erabil daitekela frogatzeko"

Jarraian, planak helburu hauek konkretatzeko bete beharreko neurriak azaltzen ditu, lehenbizi "sortzen diren hondakinak murriztea" aipatzen du. eta honekin batera "hirihonda kin solido guztien gaikako bilketa, tratamendu eta berrerabilera"; guzti hau ur eskaria kudeatzeko sistemekin batera edota tokiko ingurumena kudeatzeko sistemekin batera loturik.

Plan honen onarpenetik ia bost urte igaro dira, tamalgarria da ikustea nola bertan planteatzen ziren potentzialtasun gehienak ez diren aurrera eraman. Suposatzen da Urdufio "erreferentzia zentroa" izango zela hondakinen kudeaketan eta programa pilotuak abian jartzeko unean.

Gaur egun, ez gara ez Euskal Autonomia Erkidegoko esparruan erreferentzia ezta Nerbioi Garaiko haranean ere ez; Aldarriren aurreko alean adierazi genuen bezala, hondakinen kudeaketan Amurrio edo Laudio bezalako eskualdeko beste herri batzuk sistema berriak abiatu izan dituzte, gure hiriari aurrea hartuz. Gure udaletxeko agintarien arduragabekeriak, gure herriak bere garapenerako zituen aukera urriak galtzen utzi ditu.

Hondakin organikoak jasotzen Usurbilen

rdufion urtero 1.600 tona zabor sortzen ditugu, pertsona eta eguneko kilo bat baino pixka bat gehiago suposatzen duen bataz bestekoa dugu, Bizkaiko bataz bestekoaren kopuru bera alegia. Kopuru honetatik, gure hirian 275 bat tona birziklatzen dira, % 16a bainoi gutxiago kartoi, beira, hondakin handiak, ontziak eta Garbigunean jasotako beste hondakinak kontuan izanda.

Bestalde, jasotako zaborraren %84 (1.300 tonatik gora) zaborrontzi "normaletan" botatzen da. Egun, honda kin guzti hauek Laudioko Transferentzia Estaziora eraten dira Urdufioko udalak eta Aiarako Koadrilak sinatutako lankidetza hitzarmenari esker, Aiarako koadrila baitugu estazioaren kudeatzailea. Urdufioko udalak Koadrilari mantenu eta kontserbazio gastuak ordaintzen dizkio eta era berean hirian sorturiko zaborragatik garbiketa eta garraio kostuak ere.

Gogorarazi behar dugu gure hirian oraindik ere ez dela honda kin organikoen bilketa abian ipini, nahiz eta duela urtebete iragarri zen tapa

Birziklaketa Urdunan*

/OIAR!ZU

0§Cls.un~ atez ate

Atez-atekoaren berri emateko bulegoa Oiartzunen

laranja zuten kontenedore batzuk jarriko zirela bilketa hori egiteko, eta erabilitako etxeko olioen bilketak inguruko udalerriekiko urteetako atzerapenarekin jarri dela martxan.

Ezker abertzalearen proposamena

llrdufioko ezker abertzaleak, gure hondakinak modu eraginkorragoan kudeatzeko beharra dugula uste dugu, are gehiago Eusko Jaurlaritzako planek gure hiria Erkidego Autonomikoaren ingurugiro erreferentzia gisa planteatu izan dutela kontutan izanda; honek llrdufioren garapenerako motor izango dela uste baitugu. Horregatik, jatorriko bereizketan, hondakinen murrizketan eta birziklatzean oinarritutako hondakinen kudeaketa integrala proposatzen dugu: etxeko hondakin organikoak biltzeko sistema abian ipini, baita nekazaritza eta abeltzaintzakoak ere. Jatorrian eginiko bilketa selektiboa bultzatu (Usurbilen abian jarritako atez ateko sistemarekin 1.200 tonatik gora birziklatu genitzake, egun birziklatzen ditugun 275 tonen aurrean eta lanpostuak sortuko ziren), auzo ezberdinetan eta bereziki gure aide zaharrean hondakinak jasotzea errazteko sistemak bilatu.

Birziklaketa Usurbilen atezatekoarekin**

* Urduiiako udolok, Garbikerrek eta Bizkaiko Foru Aldundiak ** S~n t-Aorkoseko Monkomu~itoteok, Gipuzkooko Foru Aldundio, argitaratutako datuak. Ecovldric, Vonpoc eto Usurbileko udolak argitaratutako datuak.

laburrak

Udalak ura kobratzean gehiegikeria egilen du, konlsumilu gabe ere kobralzen digule

egira ezazu udaleko ur zerbitzuak bidali dizun faktura. Ur atalean, kantitatea kontzeptuan, ikusazu, beti 35.000 litroko ur gastua kobratzen digute. 35 metro kubikoko kopurua lau pertsonako familia baten bataz besteko kontsumoarena da. 19'95 euro gehi BEZa kobratzen dizute tanta bat hartu gabe ere.

Beraz, zure etxean lau pertsona baino gutxiago bizi badira, jakin ezazu udalak behar duena baino gehiago kobratzen dizula. Nahiz eta zuk ez kontsumitu, udalak kobratzen dizu. Hau eskandalagarria da hiri ekologikoa izena

duen herri batentzat. Ur kontsumoa murrizteak saria beharko zuen, ez zigorra. Udalaren jarrera ez-ekologikoa da, jendeari ura xahutzera gonbidatzen dio, berdin kobratuko baitio, beti 35m3. Inguruko herrietan, Amurrion, Laudion, baita Arrastariako herrietan ere, ezer kontsumitzen ez baduzu ez dizute ezer kobratzen, gutxi kontsumitu baduzu, gutxi kobratzen dizute.

Dei bat luzatzen diogu udalari jarrera hau aida dezan.

Elkartasun iruzurra

009ko abenduaren 16ko Udalbatzarrean, alderdi guztiek aho batez onartu zuten gure hiriko nekazari eta abetzainek pairatzen ari diren egoera latzaren aurrean elkartasuna adierazten duen mozio bat, lehen sektorearen aldeko mozioa.

Gogoratu beharra dago aurreko uztailan adostutako Udal aurrekontuetan nekazaritza izan zela beherakada garrantzitsuena jaso zuen arloa. Aurten, lehenengo aldiz, Larruazabal herrien garapenerako dagokion aparteko diru kopurua

desagertu da eta aurrekontuetan nekazaritza arlo barruan sartu dute. Honela, abeltzain eta nekazariekjasoko duten dirulaguntza %20 baino gehiago murriztu da.

Ez da bidezkoa elkartasun hitzak adierazten diren bitartean sektore honen desagerpena bultzatzen duten neurriak hartzea.

Udalari eta bestelako erakundeei, nekazaritza eta abeltzantzaren iraupena zihurtatzen duten politika eraginkorrak eskatu behar zaizkio.

Azpiegitura eta ekipamendu gabezia

amalgarria da Urdufio nola dagoen ikustea eta Amurrio bezalako inguruko udalerriek azken hogei urteetan izan duten garapena: Amurrion ehunka etexebizitza sozial eta babestuak dituzte, polikiroldegia, igerileku klimitizatuak, antzokia (erabilera anitzetarako aretoa, zinema), RENFEko bi geltoki, gune peatonalak, bidegorriak, musika eskola, ekintza kultural mordoa, hainbat industrialdea (pabilioiak eta langileak dituztenak) eta abar. Lan txukuna egin izan dute eta azpiegitura onak lortu dituztenez, biztanle kopuruak gora egin du eta Urdufion pentsaezinak diren era guztietako denda eta zerbitzuak dituzte. Urteak dira guk baino biztanle gehiago dituztela eta horregatik larrialdietako zerbitzua, pediatra, institutoa eta abar dituzte.

Epekako obrak

Azken urteotan, kezkaz ikusten dugu nola gure hirian hasten diren obrek bukatu gabe geratzen diren, gure udala ez baita gai hasten dituen obrak aurrera eramateko, EDARa dugu horren adibide urtea k baitara matza obreta n, Alondegiak antzeko bidea darama. Urteak dira frontoiak berritu beharra zuela. Teilatua aldatu zioten baina ordura arte zegoen sapaia ez zuten jarri, eta aldagela eta bulegoek sapairik gabe jarraitzen dute, urteak pasa dira eta oraindik bukatu gabe dago. Ez gaitasunaren monumentua ordea, Bolera izaten jarraitzen du, udala ez da gai izan bolera xume bat lau urtetan bukatzeko. Orain iragarri dute laugarren fasea egingo dutela ... patetikoa da, gaitasunik ez izatea hain erreza den zerbait bukatzeko.

LA BOLERA ESTARA LIST A PARA LOS PRIMEROS MESES DE 2009

LANEK BAllO OUTEN 159.000 EUROETATIK 78.000 GORBEIALDEK EMAN DITU

Zikoina 131. zenbakia 2.00Sko uztailean argitaratua

euskal herria

Ezker abertzaleko oinarriak eztabaida bukatu du "soilik politikoak eta demokratikoak" diren bitartekoak erabiltzeko apostuan berretsiz

zker abertzaleak bere oinarri sozialean burututako eztabaida prozesua amaitutzat eman berri duo Eztabaidaren ondorioen ebazpena,"Zutik Euskal Herria", hilabete luzeetako Ian polHikoaren, kontrastearen , autokritiken, eztabaiden eta akordioen sintesia dugu.

Egoera oso latzetan burutu da Ian hau; buruzagi politikoak atxilotu eta espetxeratuak edota Ian politikoa egiteko inhabilitatuak izan direnak, polizia operazioak, ematen ari zen eztabaidaren inguruan prentsak egindako intoxikazioa ... hala ere Ezker Abertzalea eztabaidatik idarberrituta atera da. Herriek aho batez buruzagitzaren proposamena babestu izana horren erakusle dugu. Eztabaidaren mailak eta jorratu den sakontasunak, apostu irmo eta zintzoa dela erakusten dute.

Jarraian izendatuko ditugu "Zutik Euskal Herria" agiriko edukirik esanguratsuenak:

1. Fase politikoaren helburua Prozesu Demokratikoaren bitartez aldaketa politikoa gauzatzea da. Hau da, aldaketarako baldintzak sortu eta gero, aldaketa gauzatzeko ordua heldu da. Horregatik, proiektu politiko guztiak defendagarri eta egingarri izateko oinarriak izango dituen egoera demokratikoa lortu beharrean gaude. Euskal Herriarentzako bake sendo eta iraunkorra ekarriko duelarik.

2. Ezker Abertzalearentzako, benetako aldaketa politikoaren aukera, egungo zikloa gainditzeko eta ziklo demokratiko bat irekitzeko aukera parez pare zabalik

Euskal Herria zabalean ezker abertzaleak eginiko batzarretako baten irudia

dago. Hori dela eta, gaur egungo erronka ate hori gainditzea dugu, urte luzetako Ian eta borrokaren ondoren aldaketa politikoa gauzatzeko garaia dugu. Baldintza politiko eta sozial nahikoa dago horretarako.

3. Bide eta bitarteko politiko eta demokratikoak soilik erabiltzeko konpromisoan berresten gara. Bitarteko hauek baitira hain beharrezkoa den gizarte aktibazioa eta herri honetako indar demokratiko eta aurrerakoien bateraekintza eta metaketa gauzatzea posible egiten dutenak, eta Prozesu Demokratikoa zabaltzearen bermea, motorea eta trakzio ardatza dira. Prozesu Demokratikoa inolako biolentzia eta ijerentziarik gabe garatu behar da, Mitchell Senatariak eginiko prontzipioetan oinarriturik indar politikoen arteko dialogo eta negoziazioan oinarrituta.

4. Masa borrokan, borroka

instituzionalean, eta borroka ideologikoan bakarrik oinarritutako indar metaketa handi batek Estatua ideia eta proiektu politikoen konfrontazio askearen eremura eramateko tresna dugu, eta horrela euskal herritarrek modu baketsu eta demokratikoan euren etorkizunaren inguruan erabakiak hartu ahal izateko eszenatokira eramateko.

Guzti hau dela eta, eta Ezker Abertzalearen eztabaida behin bukatuta, deia luzatzen diogu bai euskal gizarteari, bai indar aurrerakoi, demokrata eta herrikoi guztiei, bakoitzak bere historia , nortasuna eta izana errespetatuz, prozesu hau atzeraezina egiteko indarrak metatzera.

Zihur gaude bide honetan eta elkarlanean eta gizarte aktibazioan oinarriturik, datozen hilabeteak urrats berriak eta prozesu hau atzeraezina egingo duen ezsenatokiak ekarriko dizkigutela.

Helburua: "Proiektu politiko guztiak, independentistona barne , aurrera eramatea eta gauzatzea posible izango duen eszenatoki demokratikoa erdiestea".

Erronka: "Herri aktibazioan eta indar metaketan oinarritutako estrategia berria martxan ipintzea, estatua konfrontazio politikoaren eremura, ahulago den eremura, eramatea".

Tresnak: "Soilik masa borroka, borroka instituzionala eta borroka ideologikoa" "indar korrelazioa eta baita nazioarteko laguntza aldatzea" bilatuz. Hau da, "bide eta bitarteko politiko eta demokartikoak bakarrik erabiltzea".

Agerikoa: "Aposu politikoan aurrera egiteko, ezker abertzaleak etorkizunean Ian politiko instituzionalerako alderdi legala izan beharko du, baita ere akordio politiko erresolutiboa gauzatzeko mahaian parte hartzeko".

You might also like