You are on page 1of 6

2009 1<0 urtarrila

Urduiiako ezkertiar eta abertzaleon ahotsa



aIClarri@eusl<alerria.org

hizka-mizka

udala

• PNVren errekor berria:

Bizkaiko zorrik handiena

• etxebizitzak:berandu eta txarto

• parke eolikoa eta golf zelaia

laburrak

• tasak: gezur gehiago

• Larruazabal

• Gasteizera autobusa

• Goronc itxi orain!

• Urdufio obrengatik zabalik

sozioekonomia

• kapitalaren krisia, ondasun banaketa

Euskal Herria

• egoera politikoaren irakurketa

eskerrik asko Aitor

Ezin ahaztu momentu honetan Aitor Jungitu Oxinaldi, pasa den urtarrilaren 1 ean hilda. Urte luzeren buruan guztiontzako laguntza eskaini digu bere udal lanbidean eta ezker abertzalearen sindikalista moduan ere. Bere ildoa jarraituz Euskal Herria libre eta Urdufio demokratikoa lortzea izango da gure omenaldirik onena.

aixo Urduricl. umila eta beharrezko aldizkari informatibo honen Ie hen alea zure eskuetan jartzen du Urdufioko Ezker Abertzaleak. Urdufion eta Euskal Herrian gertatzen denaz '""lIlIIII-.--....., jakinarazteko proiektu bat izatea nahi dugu, bizilagun guztien ametsak eta kezkak konpartitzeko tresna izan dadila. Ezeren truke ume, gazte eta helduen laguntzan aritzen zareten guztiei gure besarkada; horixe da justu, solidario eta hobe izango den hiri batera heltzeko bidea.

Euskaraz bizi diren pertsona kopurua gero eta handiagoa da Urdufion. horrexegatik, aldizkaria euskaraz soilik ere argitaratzeko konpromisoa hartu dugu. Euskara ulertzen baduzu, edo ikasten ari bazara, ahalegin txiki bat egiten animatzen zaitugu eta, aldizkaria horrela hartuta, euskaraz irakurri!

• Joan den abenduaren 28an inuxentada txiki bat jaso zenuten posta kutxan; bertan, Urduricko biztanle banak ordaindu beharreko 1 .679,77 €-ko kantitatea aipatzen zen, EAJko agintarien kudeaketa negargarriak sortu duen izugarrizko zorra denon artean ordaintzeko hain zuzen ere.

Larriena benetan, egia dela! 10 milioi euroko zorra batekin, Bizkaian errekorra, kale gorrira eramaten gaituzte. Lehenengoak gara bai kudeaketa txarrean, bai eta zorrean ere, eta azkenak, berriz, zerbitzuetan. Guzti hau urouno bizi den demokratikoa ez den inposaketaren ostean eta benetako oposizioari erabaki hartze prozesua baimendu ez zaioaren ondorioz. Azken bi legealdietan garatutako apartheid politikoak denboran bat egiten du diru publikoaren neurri gabeko murriztearekin, baita hiriaren zorren handitzearekin ere.

• Datorren martxoak 1, Euskal Herria osatzen duten zazpi herrialdeetatik hirutan hauteskunde autonomikoak ospatuko dira. Gure herriak pairatzen duen herrialde banaketaren ondorioz, hiru milioi biztanleetatik, nafarrek, lapurtarrek eta zuberotarrek ezin izango dute bozketa hauetan parte hartu.

Jakin badakigu gure herria, guztiontzat izango den bueltarik gabeko aldaketa politiko baten aurrean dagoela; indarrak bateratu eta aurrerakoia eta independentziaren aldeko taldea bultzatu nahi dugu, aldaketa politiko horren erabateko eragile izan dadila eta horrela Euskal Herria onartu, Espaina eraikitzen erabili diren estatutu errezeta zaharrei aurre egiteko.

• Aldizkari honen prestaketan genbiltzala, boteretsuen laguntza duen herri batek palestinar herria masakratu egiten zuen. Genozidioaren aurrean, hiltzaileak eta bere laguntzaileak, batzuen eta besteen errua dela esanez saiatzen dira gu engainatzen. Nazioarteko komunitateak, gatazkak konpontzeko kondenatzea berez ez dela bidea agerian utzi du; benetako ekintzak eta herri banari bere etorkizuna erabakitzeko aukera eman diezaioten irtenbideak behar dira. Elkarrizketa eta autodeterminazioa ditugu bideak.

udala

PNVren errekor berria:

Bizkaiko zorrik handiena

izkaiko Foru Aldundiaren datu ofizialek adierazten dutenez, Urdufia bizilagun banako zor publiko handien duen udalerria da, herrialdeko bataz bestekoa hamar aldiz handiagoa ere. Datu hau beldurgarria da, parekotasunik gabekoa langabeziaren datuekin ez ba dugu elkartzen, honetan ere kopuru handien duten udalerriekin bat baikatoz.

o

.

.

}""

.

"

Ezin izendatu: Lapurreta, Nagia, Gaitasunik falta ... motz geratzen gara; datuek zera esaten dute:

buruz buruko zorrik handiena

Gure udalerriak badaramatza urteak Bizkaiko buruz buruko zor bizi handien duten herrietako zerrendan buru izanda; joera hau zuzendu beharrean udalak bere zorra handitu du berretura forman. 2006 urtean bizilaguneko zorra 969,3 €takoa zen, handik hona ez da eten handipena.

bizkaiko zor

handienetariko bat

biz i industria basamortua alkatearentzat gehienezko soldata

Azken 30 urteetan 3000 Ian postu baino gehiago desagertu dira gure herrian. PNV-k industriarako azpiegitura berriak iragartzen ari da ahots handian bitartean, baina bere kudeaketa lotsagarriak gure industri sare urria akabatzen lagundu duo

Gure udalerriko zor garbia, 10 milioi euro baino gehiagokoa, Bizkaiko handienetariko bat da. Bizi lagun kopuru txikikoa bada ere (35.a Bizkaian) gure zorra baino handiena duten herriak zazpi besterik ez dira, gehienak hiri gune handiak (Bilbo, Barakaldo, Getxo ... ).

lor publikoaren garapena itzela izan da. Udalak ezin du eskatutako hainbat maileguei aurre egin, eta bere burua itota ikusi dutenean gure agintariek premiazko ordainketak kitatzeko diru gehiagoren eskeari ekin diote.

Legeak baimentzen duen gehienezkoa kobratzen duen alkatea da gurea (ia milioi bat pezeta hileko) , honi zenbait elkarteko administratzaile bakarra izateak dakarkiona gehitu behar, gehitu ere arlo banako arduraduna izateari dagokiona, baita ere goi mailako karguei ematen zaien dieta eta beste horrelakoak batzordeetara eta udalbatzetara joatekoarena ere,

langabezia tasa itzela Duela bost urte, Urdufiak, Euskal Erkidegoko langabeziaren indize handiena izan zuen, ezkerraldeko edo enkartazioko herriek baino gehiago. Egun zifra parekoak topatzen ditugu, eta berriro ere, azken urtean langabeziaren hazkuntza %60 izanda, sailkapen honen buruan gaude; 2007ko azaroan 127 pertsona baziren langabezian, urte bete beranduago 201 dira.

Gure udalerriko egoera ekonomikoa larriagoa da gaurko krisialdi honetan; gure hiriak erakusten digun irudia kezkagarria da benetan: udala gainezka zorretan, gehiegizko udal zergak, alkate eta zinegotzien soldatak milioietakoak, langabezia, lantegi ixtera, oinarrizko azpiegitura falta, etab. Ekonomia emankorra izan den bitartean, gure herria PNVk egoki kudeatzen jakin ez badu eta inolako beharrik gabe kale gorrian utzi badu, zer espero dezakegu krisialdi egoera honetan?

ondarea salgai

Duela gutxi Aldundiak Urdufiaederra elkarte publikoaren akzioak erosi zituen 884.973,87 eurotan. Ezkutuko esku hartze honek udalak dituen gastuen zati txiki bati aurre egiteko besterik ez du balio izan: haurtzaindegiko eraikuntzarako mailegua kitatzeko, bolatokia, frontoian berrikuntza gastuak, etab. Iceberg baten punta besterik ez dira, udalak gure ondarearen zati bat saldu behar izan du erreziboak bueltatzeko beharrik ez izateko.

presio fiskala

Bizi lagunek itotzen gaituen presio fiskala pairatzen dugu, zergak eta udal tasak azkeneko legealdietan ez dira handipenean gelditu eta ia bikoiztu egin dira; zerrendako gehien ordaintzen dugunak gara honetan ere.

udala etxebizitzak: berandu eta txarto

asa den urrian, lehen azokan zegoen lekuan egin diren tasatutako preziotako etxebizitza zozketa egin zen; azkenean, gure alkateak "etxebizitza sozialak" esaten badu ere, ez dira bat ere merkeak suertatu, berez beraien prezioa, soziala esatetik oso urrun gelditzen da. Baita gure gune historikoan, gune babestua izanda, eraikuntzan erabiltzen diren elementuak kontutan izatekoak dira.

Berandu eta txarto

Urteak eman dituzte etxe bizitza sozialak egingo zirela esaten, eta orain, pezetetan kontatuta, 30 milioitako prezioa jartzearena, gure ustez, PNVren partetik adar jotze bat da biztanleriari iraina egiteaz aparte. Ondoko udalerrietan, Amurrio edo Laudio kasu, babes ofizialeko etxebizitzak (VPO) gure herrian duten prezioaren erdian jartzen dira salgai eta badaramatzatela urteak horrelakoak egiten. Egungo krisi egoera honetan gazteriak, pisu bat erosteko behar duen mailegu bat eskuratzea zail xamar duo

Zozketan pisua erosteari aukera egokitu zitzaien hamalau pertsonatik, badirudi hamarrek uko egingo ziotela ordaintzeko ezintasuna dela medio, eta udalak erreserba zerrendako pertsonei egokitu zien; hala eta guztiz ere, etxebizitza kopuru erdia baino ez da saldu.

Urduiian, behar handiak dituzten taldeen nahietarako, gazteak adibide, erantzunak eskaintzen dituzten etxebizitza politikak behar ditugu; zoritxarrez, PNVrentzat propaganda eta berarekiko leialak

diren enpresentzako dirua pilatzea, besterik ez dago.

Horrela zainlzen du ondarea PNVk?

Urduiiako gazte batzuentzat kartzela zigorrak eskatu ondoren, "ondare historikoari eragindako kalteak" leporatuta, guzti hau hamaika urte hutsik eta zaindu gabe zeuden alondegiko horma batzuk margotzeagatik, eta etxeetara helarazi idazki bat zera baieztatzen:

"Udalak horrelako ekintzak ezin ditu onartu, gure ondarearen erantzulea baita", PNVek bere moral bikoitza agerian uzten du azokan egindako etxebizitzekin: Gune Historikoaren Berrikuntza Planak markatzen dituen irizpide zein betebehar, bata bestearen atzetik ahazten ditu

Egindako eraikuntzak ez du udal araudia betetzen, ez forman ez eta bolumenean ere. Urduiiako guneko eraikuntza tipoarekin apurketa handia sortzen du, gainera ez dira kontutan izan ere kaleari begira

dauden hormen konposaketak eta erabilitako materialak indarrean dagoen arauditik kanpo daude

Aparteko aipamena "teilatuarentzat"; posiblea zen azken milimetroraino eraiki ostean ez dago aukerarik teilatua ateratzeko. Jakin behar, agiantza hau Gune Historiko Berrikuntza Planak behin betiko debekatuta du eta, zabalera bost metro baino handiago duten kaleetan, gutxienezko 75 em hegala markatzen du; aldi berean, teilatuetan terrazak debekatzen ditu guztiz.

Lehenengo aukera izanda, diru apurra aurrezteko nahian eta metro karratu bat gehiago ateratzeko, arauen gainetik pasatzen badira, nola demontre zainduko du udal honek publikoa den ondarea?

parke eolikoa eta golf zelaia

udalak 350.000 m2-ko golf zelaia eraiki nahi du

® rduiiako PNV, arrazoi Aloria arteko GOLF ZELAIAREN ekologikoak eta egitasmoa.

Urduiiarrentzat ona ez

dela argudiatuz, Duela 8 urte Ezker Abertzaleko Gamesa entrepresak San Pedro zinegotziek erakutsi zion orduko mendian ezarri nahi duen parke gobernu taldeari, Xabier Egiluz buru eolikoaren aurka agertu izatea berri zelarik, Urduiiarentzat onura eskasa on bat da. eta itzelezko zama zela. Zer dela eta berhartzen dute orain proiektu hori? Gaur dugun zelai txikiak 60.000euroko galera badu urtean, zenbat kostatuko zaigu 300 aldiz handiagoa dena? Nor edo nortzuk izango dira benetan onura lortzen dutenak?

Alderdi horri eskatzen diogu irizpide berdinak erabil ditzala eta ingurugiroaren eta urduiiar gehiengoren aide eginez, baztertu dezala behin betiko La Muera eta

Zenbat ur erabiliko da? Zen bat pestizida eta kutsagarri erabiliko da? Zer gertatuko da La Muerako iturburuarekin?

Urduiiak beste "kirol" azpiegiturak behar ditu, frontoia bukatu gabe dago, igerilekuak hondatuta, polikiroldegirik gabe ... Kanpotarrentzat egin nahi duten Golf zelaiak ez dio gure herriari inongo onurarik ekartzen.

laburrak tasak: gezur gehiago

2009 urterako zerga igoerak Bizkaiko udalerrietan

- Galdakao 4' SOlo
A ., Ikateok zikoinon irogartzen du urte honetoroko udal tosek bere
Arrigorriaga 2' 5%
.. ~ horretan jarraituko dutela. Gezurtia izan behar da benetan,
- ~ zergak igoko ez dituela adierazteko eta aldi berean Bizkaia Basauri I 3' 2%·
........ osaka igoerarik altuenetarikoa dena egiteko %4'9-ko
igoerarekin. Ondoko koadroan ikusi daiteke beste herrietan igoera apalagoak Etxabarri I 4°/0
egitea erabaki dutela, baina hemen PNV-k herritarrak etengabe estutzen Santurtzi I 4'4%
jarraitzen duo
Murriztea erabaki duten udal zerga bakarra, ibilgailu historikoei dagokiena Portugalete 4' 3°/0
da Poluxek hala eskatuta, bera halako ibilgailu baten jabea baita. ,., 4' g%
URDUNA
Larruazabal

asa den ekainean, ezker abertzaleko batzarkide taldeak Bizkaiko Batzar Nagusietan Larruazabaleko batzarra osatzen duten herrietan beharrezkoak diren hobekuntza batzuk egiteko proposamena aurkeztu zuen. Proposamenean, bertako ur edangarriaren sarea berritzeko plan bat eratzea eskatzen zen, eta era berean saneamendu sareen plan integral bat burutu beharra azpimarratzen zen honako datuak kontuan izanda:

Mendeikak saneamendua baduela baina moldatu beharra dagoela, Lendonobeitik ez duela saneamendurik baina bera burutzeko plana du egitea falta zaiolarik, Lendonogoitik eta Belandiak ez dutela ez saneamendurik ezta proiekturik ere ez.

Azkenean, proposamen hau ez zen onartua izan PNVren kontrako bozkei esker, nekazaritza eta herri hauen garapena ze gutxi axola zaien argi geratu zelarik.

Gasteizera autobusa

rtarrilaren 2az geroztik Gasteizerainoko autobus zerbitzu publikoa desagertu da. Orain, zerbitzu publikoan bidaiatzeko Amurrioraino joan behar izango dugu taxi bidez eta bertan Gasteizera joateko autobusa hartu. Taxi zerbitzuak 1 '20 euroko kostea duo

Urdunon autobus bakarra genuen Gasteizera joateko. Zerbitzu hau indartu ordez, langile zein ikasle askok bidai hau egunero egiten dutela gogoratu behar dugu, genuen apurra ere galdu egin dugu. Araba eta Bizkaiko aldundien arteko negoziazioetan gu zerbitzurik gabe

uztea erabaki dute. Orain Gasteizera autoz joan behar izango dugu, haiek behin eta berriz darabilten jasangarritasunarekin bat egiten ez duen arren, edo bestela Amurriora jo autobusa hartzeko.

PNV-ri exijitzen diogu zerbitzua berriz ere martxan jar dezan, "dabilen hiri" honetan "inkomunikaturik" geratu ez gaitezen.

Ezker abertzaleko Araba zein Bizkaiko batzarkideak lanean dihardute erabaki honen inguruan argibideak eskatzen eta zerbitzua berriro ere jar dezaten eskatzen.

PSOE bete zure hitza: Garoiia itxi orain!

asa den azaroaren 1 ean Gasteizen Eguzkik deitutako eta sindikatu guztiek bultzatutako manifestazioa burutu zen Gorofioko zentral nuklearraren itxiera eskatzeko. Zentrala, Urdunatik kilometro gutxi batzuetara dagoena, Europa osaka zaharrenetarikoa da eta egoera oso kaskarrean dago. Gogorarazi nahi dugu Urdurio lehenengo perimetroan kokatzen dela istripu kasurik balego, inguruan bizi garenontzat honek suposatzen duen arrisku egoerarekin.

Datorren martxoan zentral nuklear honen esplotazio baimena agortzen da eta lortu behar duguna da baimen hori ez dadila gehiago luzatu Iberdrola eta Endesak (Nuclenor) espainiar gobernuarekin adostu nahi duten bezala. PSOE-k bere hauteskunde programan Gorofio itxiko zuela hitz eman zuen. Gorofio itxi dezaten exijitzen dugu. Gogorarazi nahi dugu, urteak direla urouncko Udalbatzak Gorofic ixtearen aldeko mozioa onartu zuenetik, haiei ere zentralaren itxierarekin konpromisoa eskatzen diegu.

Urduiia, obrengatik zabalik

daletxeak obra asko gelditu behar izan ditu diru faltagatik: San Inazio auzoko bolatokia, depuragailua, Nerbioi Garaiko lehenengoa izan behar zuel baina gauzak nola egiten ari diren ikusita, azkena izatea ere ez da harritzekoa izango.

Depuragailuko lanak bertan gelditu behar izan ziren lanak burutu behar zituen enpresak (Urazca) krisi egoera zela eta ordainketak eten behar izan zituelako.

Hilabeteak pasa eta gero, Bizkaiko Foru Aldundiak proiektuaren moldaketa bat egiten du 2008ko ekainaren 24ean eguneko ordenatik kanpora, Urazca eta Degremont SAri 2.861 .049 euroko aurrekontu adizionala emanaz, obraren fase berri bat izango balitz bezala aurkeztuz benetan diru publikoa enpresa pribatuetan txertatzeko operazioa delarik. Hauxe da PNV-EA-PSOEren formula euren enpresak krisitik ateratzeko.

sozioekonomia

KAPITALAREN KRISIA

ondasunaren banaketa

asa den udaren amaieratik "krisia" hitza entzuten ari gara jo eta ke. Baina oraindik inork edo gutxik ez du bere benetako sorreraren azalpena ematen.

Hasieran, Estatu Batuetako etxegintza puxikarantz abiatu zen eztabaida, finantza handiak, etab. Egun, larrialdi honen benetako arrazoiak ezagunak dira guztiontzat:

Espekulazioa eta diru bilketaren neurri gabeko nahia kapitalaren partetik. Horrelako jokaerek krisialdi ekonomiko batetan murgildu dute mundua, eta, beti bezala, munduko langileriak eta babesik gabekoek jasango dute bere eragina. Gauzak horrela, bai publikoak diren diru agintarien partetik, baita finantza instituzioen partetik ere hartzen diren neurriek, ondasunaren iturrien jabetasuna mantentzeko, galerak gizarteari banatzen dizkiete.

Beste era batez esanda: diru publikoaren bitartez ekonomia berpiztu, zerga fiskalak merkeagoak eskaini etxegintza laguntzeko, eta azpiegiturak eraiki, beti ere pribatua den kapitalaren onurarako eta enpresaritzaren aldekoak.

Hots, diru publikoa, larrialdi egoera honetara bideratu gaituen ase gabeko kapitalaren eskuetan jartzen dute. Aldi berean, enpresa mundutik zaharrak diren betiko errezetak eskaintzen dira: lantegien ixtera, lanpostuen zerrenda txostenak, kanporaketak, Ian berrikuntzak, etab. Beraz, betikoa eta gehiago, langileon gerrikoa estutu eta sortu ez dugun krisia gure lepotik ordaindu, jakinda ere, azken urteetan beraien onurak %73an handitu dira gure soldatak %4 jaitsi diren bitartean.

Krisia dagoela baiezta daiteke guzti honekin, baina, egungo handipenaren ereduaren krisi sakona da, baita neoliberalismo mitoarena ere. Hitz gutxitan esanda, gehiengoak bizi besterik ez du egiten bitartean, ondasuna gutxi batzuen eskuetan jartzen duen kapitalista sistemaren krisia. Aparteko aipamena gure agintarientzat (Ibarretxe, Sanz, ... ), baita gure enpresarientzat ere (Confebask), krisiak Euskal Herrian eraginik ez duela izango eta

enpresak honi aurre egiteko prest daudela saldu digutelako. Beraz, derrigorrezko galdera: Zer dira Firestone, Arcelor, Mercedes, Cegasa, Michelin, eta beste hain beste enpresetako erregulatzaile txostenak? Egoerak gaindituta, erreala ez dena saltzen digute, beti ere, kapitalaren morroi leialak diren hainean honen abiapuntuak jarraituz.

Amaitzeko zera esan: egoera honek, administrazioak eta enpresarien arteko adostutako neurri guztiei aurrez aurreko oposizioa eskatzen du, Ian postuen iraupena ahalik eta indar handiaz aldarrikatzen, prekarioan diren lanen kontrako borroka, lanaren banaketa bai eta ondasuna ere. Gizarte gehiengoaren interesa orokorra, kapitalaren interesaren gainean izan dadila azken finean.

Urdurio ez dago egungo krisi honen kanpoan, baina ezin ahaztu 2000 urtetik industriagintzak larrialdi egoera bat jasaten duela. Enpresetan beharrezkoa zen inbertsio falta, kudeaketa txarra eta instituzioen babesa falta eragile nagusiak izan dira eta Ian postuen etenik gabeko galera eguneroko adierazlea. Une honetan egoera honi krisia gehitzen zaio, eta aurre egiteko gutxienezkoetan dagoen industriagintza ahula topatzen dugu. Egun, etorkizun goibela dugu eta enpresen egoera honelakoa da:

TRANER: Larrialdi sakon baten ostean, eta irtenbidea ikusten hasia zela, krisiak eraginda, abenduak 17 eta urtarrilak 7 bitartean Ian uste baten erabakia hartzen da. Eta aurrera begira etorkizun iluna eta zalantzaz beterik.

SOMOLSA: Instalazioak itxita. COVERCLlM: (Lehen LAO) Krisia dela eta, langile gehienak kalean dira eta bakarrik biltegiari irteera emateko taldetxo bat geratzen da. Etorkizuna ixtean duo

UDALA: Txarra baino txarragoa den kudeaketaren ondorioz izugarrizko zorra biltzen duo Udal egitekoa enpresen neurri berberetatik doa:

Zerbitzuak pribatuak diren enpresei ematea, agintarientzako milioietako soldatak, kontuen erantzukizun publikorik ez duten enpresen sorrera paraleloan ...

Hau da Urdufion dagoen enpresa pribatu zein publikoaren egoera. Krisiari aurre egiteko momentua ez da bat ere itxaropentsua. Egoera honen kontra egiteko errezetak mundu osoan bezalakoak dira: ondasunaren iturrien banaketa, espekulazioa eteteko politikak garatu, giza larrialdian diren pertsonak laguntzeko neurri eraginkorrak hartu, Ian baldintza ahulekin amaitu, oinarrizko jakien eta erregaien prezioak kontrolatzeko neurriak hartu; azkenean, unetik at eta sarraskitzailea den ekonomiko eredu hau aldatzeko beste sistema justu eta solidarioagoa baten truke,

Ian egin behar da.

Ekonomiaren garapen positiboa eta emankorra izan den azken urte hauetako onurak banatu dituzte? Akaso, soldatak altuagoak izan dira, langintzaren kalitate handiagoa, ondasuna birbanatzeko fiskalizazio

egokiagoa, ... ?

euskal herria egoera politikoaren irakurketa

® uela 30 urte, Espainiako botereek, PNVren kolaborazio leialaz, Konstituzioaren, Gernikako Estatutuaren eta Nafarroako Foru Hobekuntzaren marko juridiko-politikoa inposatu zuten helburu argi batekin: Euskal Herria zatitu, asimilatu eta desagerraraztea. Marko honek galarazi egin du euskal herritarrek beren etorkizunaren inguruan erabaki ahal izatea, Ibarretxeren loteslea ez zen galdeketarekin gertatutakoa ikustea besterik ez dago! euskara bigarren mailako hizkuntza izatera kondenatu dute. ez dugu hezkuntza sistema propiorik eta hau gutxi balitz, marko hau eredu sozio-ekonomiko neoliberalean oinarritzen da, hau da, gutxi batzuen etekin ekonomiko nahi ase ezina herriaren, herritarren eta langileen behar eta eskubideen gainetik jartzen da. Estutuak, gatazka politikoa iraunarazteaz gainera, frankismoa eta salbuespen egoera itzultzera ahalbidetu du: legez kanporatzeak, tortura kasu lazgarriak, atxiloketak eta abar luze bat. Dagoeneko, inork ez du sinisten marko honen eskutik Euskal Herrik etorkizunik izan dezakeenik.

Horiek hala, aldaketa politikorako aukera, zatiketa, ukazioa eta menpekotasunaren markotik lurraldetasun eta autodeterminazio eskubideetan oinarritutako marko demokratikora pasatzeko aukera, zabal zabalik da Euskal Herrian.

Eragile bakoitzaren posizioa PSOEk herri honentzako duen eskainfza Espainiako Konstftuzioa eta errepresioa baino ez da eta bere helburua zatiketan eta ukazioan oinarrituta dagoen marko hau iraunaraztea da, eta apustu hori bideratzeari begira eta aldaketa politikoa galarazi ahal izateko, batetik, aldaketa horren bultzatzailea eta motorra den ezker abertzalea txikitu nahi du gure herrian salbuespen egoera basatia ezarriz; bestetik, gure herriaren aurkako zapalkuntzaren azeleragailua topera sakatzen ari da; bandera espainola inposatzen, euskara zapaltzen .... Eta apustu hori egingarri egite aldera, PSOEk aliatu ezin hobeak topatu ditu Euskal Herrian: UPN eta PNV. Zergatik? biek ala biek ez dutelako gainditu nahi hainbeste negozio eta diru era gin dizkien markoa. Hirurek, beraz, interes konbergenteak dituzte, eta helburu bera: egungo marko juridikopolitiko iraunaraztea.

Baina, PNVk, jakin badaki, apustu hori huts-hutsean ez dela salgarri ez irensgarri oinarri abertzalean, horregatik, "Espainian erose

bizitzearen" aldeko apustua mozorrotzen duo eta horretan jarraituko dute: diskurtso abertzale desitxuratua (Ibarretxe) autogobernuaren diskurtso pragmatikoarekin (Urkullu) nahastuz, bere historian etengabe izan den jokoa, hain zuzen ere. Eta galdeketarekin gertatutakoa ezin hobeago islatzen du dioguna, ez baita kasualitatea galdeketaren debekatzailearen aurrekontuak babestea, debekuaren koiuntura honetan. Urriaren 25ean ezin hobekiago islatu zuen PNVk herri honentzako duen eskaintza: gutxi bafzuenfzat negozioa eta Espainiako Konstituzioari men egitea.

Testuinguru politiko honetan, azpimarratzekoa da UPNk jokatzen ari den papera. Negoziazio prozesuan Nafarroa klabea izan zen, eta horren jakitun, UPN egungo markoa blindatzeko eragile modura jokatzen ari da. Nafarroa behin betikoz Euskal Herritik bereizi eta aldaketa politikoari ate guztiak ixteko. Zentzu horre+on.. inoiz baino ageriago geratu da NaBaik nafar gizarteari eta Euskal Herriari egin nahi dion iruzurra. gobernu aldaketari buruz ari dira baina inolako aldaketa politikorik ziurtatu gabe.

Horiek dira, 30 urte geroago, bafzuen eta besteen eskaintzak: zaharrak berri.

Herri honek ez du horrelakorik merezi. Horregatik ezker abertzaleak garbi du ez dituela alperrik galtzen utziko aldaketa politikorako dauden baldintzak estrukturalak, eta indar guztiak jarriko ditu aldaketa horren gauzapenean.

Ezker abertzalearen erronka Ezker abertzalea oso kontzientea da herri honek duen erronkaz, egin beharreko bideaz eta bide horretan arduraz jokatzeko beharraz. Ez da akats historiakoak errepikatzeko garaia. Horregatik, ezker abertzaleak dei egiten die herri honetako sektore independentista eta aurrerakoiei autodeterminazioaren aide indarrak biltzera, konstituzioaren langa gainditu eta gure herriak behar duen aldaketa politiko gauzatzeko.

Pasa den abenduaren 6ean, ikurrinari omenaldia egin zitzaion plazan eta Urduiiako bizilagunei euren balkoietan jartzera gonbidatu zitzaien.

Egitasmo honekin, ikurrina euskaldun bezala ordezkatzen gaituen ikur bakarra dela adierazi nahi zen, gure bandera pisu geografiko eta historiko handiko zein gure nazio nortasunaren ikurra baita.

Gure ikurra dena, orain batzuek bandera erregional eta folkloriko hutsera mugatu nahi duten honetan, berebiziko garrantzia du ikurrina kalera ateratzea. Horregatik datorren apirilaren 12an ABERRI EGUNA dela eta, berriro ere balkoietan eskegitzera animatu nahi zaituztegu.

palestinarekin elkartasuna

Israeleko estatuak Gazako eremuan burutzen ari den masakrea dela eta, Urduiiako ezker abertzaleak mozioa aurkeztu zuen udaletxean, erakunde honek palestinako 200 elkarte zibilek bultzaturiko Israeli boikot kanpainari bere atxikimendua emateko asmoz.

Zoritzarrez, pasa den urtarrilaren 14ean eginiko bilkuran taldeek ez zuten gai honen inguruan hitz egin nahi izan; dena dela, herritar askok palestinar herriarekiko gure elkartasuna luzatu genuen plazan eginiko elkarretaratze jendetsu baten bitartez.

You might also like