You are on page 1of 2

NORMALKUNTZA TXOSTEN KULTURALA-AGATE DEUNA

AGATE DEUNA

Otsailaren 4an , Agate Deunaren bezperan Euskal Herrian oles egiteko


ohitura izan dugu. Oles egitea norbaiti dei edo erregu egitea da, atejoka
laguntza eske ibiltzea. Ohitura honek oraindik bizirik dirau toki askotan.
Agate Deunaren inguruan Euskal Herrian ohitura desberdinak izan dira.
Kanpai jotze luzeak izaten ziren eta , Bizkaiko zenbait ermitetan
erromeriak.
Beste toki batzuetan, egun horren goizaldean, baserrietako soro eta
baratzetan, Kandelario egunean elizan bedeinkatutako kandelak pizten
ziren. Tradizioak zioen egun horretan ezin zela garbiketa lanik egin.
Gaur egun, berriz, toki gehienetan gorde izan den ohitura zera izan da,
zuzendaria aukeraturik , makila bana eskuan hartuta eta lehengo
janzkeraz, dirua edo janaria biltzen etxez etxe oles egiten ibiltzea. Oles
egiten

den

bitartean

bertso

eta

kopla

ugari

erabiltzen

dira.

Ezagunenetarikoak hauek dira:

NORMALKUNTZA TXOSTEN KULTURALA-AGATE DEUNA

Zorion, etxe hontako denoi!


Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.
Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua deguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.
Agate Deuna martiria Sizilia irlan jaio zen. Garai hartan Siziliako nagusi zen
Quintianori begitik sartu omen zitzaion. Honek ahalegin guztiak egin zituen
neskaren bihotza irabazteko baina alferrik, Jainkoari eskeinia baitzegoen.
Neska ez zuenez lortu, bi bularrak moztu zizkion. Gaur egun Santa Agueda
haurtxoen eta bularretako gaixotasunen bat duten emakumezkoen babeslea da.
Suteen kontrako abokatua ere bada zenbait derritan.

You might also like