You are on page 1of 5

-Otoitz egiteko modua:

1. GURUTZE SANTUAREN seinaleagatik + gure etsaiengandik libra gaitzazu+ gure Jaun


eta Jainkoa+. Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.
2. DAMU OTOITZA: Jesu Kristo nire Jauna, Jainko eta gizon egiazko, nire Egile, Aita eta
Salbatzaile hori. Zarena zarelako neurri gabe ona eta gauza guztiak baino maiteago
zaitudalako damu dut bihotz bihotzez, damu dut zu nahigabetua. Eta infernuko oinazeetan
zigortu nazakezulako. Zure Jainko graziaz lagunduta asmo sendoa hartzen dut berriz ere
bekaturik ez egiteko, aitortu eta bekatuen ordaina betetzeko. Amen.
3. AINTZA: Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari. Hasieran zen bezala, orain eta
beti, gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Hamar Agur Mariak errezatu ondoren hauetariko otoitz bat edo biak esan daitezke:
-Graziazko eta errukizko Ama, gorde gaitzazu orain eta gure heriotzeko orduan. Amen.
-Oh Jesus Ona, barkatu gure pekatuak, infernuko suaz libra gaitzazu, eraman zerura arima
guztiak, lagun itzazu bereziki zure Errukitasuna gehien behar dutenak (Fatiman Ama
Birjinak artzaiei irakatsitako otoitza).
4. Lehenengo gertakaria iragartzen da eta Gure Aita esaten da.
5. Hamar Agur Maria errezatu eta Aintza esan.
6. Bigarren gertakaria iragarri eta Gure Aita esan.
7. Hamar Agur Maria errezatu eta Aintza esan.
8. Hirugarren gertakaria iragarri eta Gure Aita esan.
etab.
Pozezko Gertakariak
(astelehenetan eta larunbatetan)
1.- Jaungoikoaren Semea gizon egitea.
2.- Andre Mariak bere lengusinari egindako ikustaldia.

3.- Jainko Semearen jaiotza.


4.- Andre Maria bere Seme Jesusekin elizan sartzea.
5.- Jesus Haurra galdu eta elizan aurkitua.
Argizko Gertakariak
(ostegunetan)
1.- Jaunaren Bataioa Jordanen.
2.- Kanako ezteiak.
3.- Jaungoikoaren Erregetzaren Iragarpena.
4.- Jaunaren Antzaldatzea.
5.- Eukaristiaren Eraketa.
Oinazezko Gertakariak
(asteartetan eta ostiraletan)
1.- Jaunaren otoitza Getsemaniko baratzean.
2.- Jesus zigortua.
3.- Jesus arantzez koroatua.
4.- Jesusek Gurutzea eramaten du.
5.- Jesusen heriotza gurutzean.
Aintzazko Gertakariak
(asteazkenetan eta igandetan)
1.- Jesusen Piztuera.
2.- Jaunaren zerura igotzea.
3.- Espiritu Santuaren etorrera.

4.- Andre Maria zeruetara jasoa.


5.- Andre Maria zeru-lurreko Erregina.
LETANIAK
Jauna, erruki zakizkigu
Kristo, erruki zakizkigu
Jauna, erruki zakizkigu
Kristo, entzun gaitzazu
Kristo, adi gaitzazu
Zeruko Aita Jaungoikoa, erruki gutaz
Jaungoikoaren Semea, gizonen Eroslea, erruki gutaz
Espiritu Santu Jaungoikoa, erruki gutaz
Hirutasun Santua, Jainko bakarra, erruki gutaz
Andre Maria, otoitz gure alde
Jaungoikoaren Ama Santua, otoitz gure alde
Birjinen Birjina Santua, otoitz gure alde
Jesukristoren Ama, otoitz gure alde
Elizaren Ama, otoitz gure alde
Jaungoikozko graziaren Ama, otoitz gure alde
Ama txit garbia, otoitz gure alde
Ama errugabea, otoitz gure alde
Ama kutsugabea, otoitz gure alde
Ama orbangabea, otoitz gure alde
Ama sortzez garbia, otoitz gure alde
Ama maitagarria, otoitz gure alde
Ama miragarria, otoitz gure alde
Irakatsi oneko Ama, otoitz gure alde
Egilearen Ama, otoitz gure alde
Eroslearen Ama, otoitz gure alde
Birjina txit begiratua, otoitz gure alde
Birjina gurgarria, otoitz gure alde
Birjina goragarria, otoitz gure alde
Birjina indartsua, otoitz gure alde
Birjina errukitsua, otoitz gure alde
Birjina zintzoa, otoitz gure alde
Zuzentasun ispilua, otoitz gure alde
Jakinduriaren jarlekua, otoitz gure alde

Gure pozaren iturria, otoitz gure alde


Ontzi zerutarra, otoitz gure alde
Ontzi omengarria, otoitz gure alde
Eraspen ontzi ospetsua, otoitz gure alde
Arrosa miragarria, otoitz gure alde
Daviden dorrea, otoitz gure alde
Marfilezko dorrea, otoitz gure alde
Urrezko etxea, otoitz gure alde
Itun Berriko Kutxa, otoitz gure alde
Zeruko atea, otoitz gure alde
Goizeko izarra, otoitz gure alde
Gaixoen osasuna, otoitz gure alde
Bekatarien babesa, otoitz gure alde
Atsekabetuen aringarria, otoitz gure alde
Kristauen laguntza, otoitz gure alde
Aingeruen Erregina, otoitz gure alde
Patriarken Erregina, otoitz gure alde
Profeten Erregina, otoitz gure alde
Apostoluen Erregina, otoitz gure alde
Martirien Erregina, otoitz gure alde
Aitorleen Erregina, otoitz gure alde
Birjinen Erregina, otoitz gure alde
Santu guztien Erregina, otoitz gure alde
Jatorrizko errugabe sortutako Erregina, otoitz gure alde
Zeruetara jasotako Erregina, otoitz gure alde
Arrosario Santuaren Erregina, otoitz gure alde
Familiaren Erregina, otoitz gure alde
Bakearen Erregina, otoitz gure alde
Jaungoikoaren Bildotsa, gizonen bekatuak kentzen dituzuna
Barka iezaguzu, Jauna.
Jaungoikoaren Bildotsa, zuk kentzen duzu munduko pekatua
Adi iezaguzu, Jauna.
Jaungoikoaren Bildotsa, zuk kentzen duzu munduko pekatua
Erruki gutaz, Jauna.

Zure babesera gatoz, Jaungoikoaren Ama Santua. Entzun gure eskariak estutasun eta
larrialdietan eta libra gaitzazu arrisku guztietatik, Birjina aintzatsu eta dohatsu horrek.
Otoitz egizu gure alde, Jaungoikoaren Ama Santu horrek. Jesukristo gure Jaunaren
aginduak irabaz ditzagun.
Otoitza:
Isur ezazu, arren Jauna, gure bihotzetan zure grazia, Jesukristo zure Semearen
Gizakundea, Aingeruaren esanez, ezagutu genuenok, Haren Nekaldi eta Heriotzaren
bitartez, aintzazko piztuerara hel gaitezen. Jesukristo gure Jaun beraren bitartez. Amen.
Beste lotura batzuk:

You might also like