You are on page 1of 4

Sarrerako oharra

Abendu aldiko bigarren domekan gagoz eta beste urrats bat emongo dogu Gabonetarako bidean.
Jaungoikoak Isaias profetaren eta Joan Bateatzailearen berbak entzuteko aukerea emongo deusku.
Joanek basamortutik dei egiten deusku Jaunari bidea atondu deiogun, gure jarrera pertsonal eta
sozialak aldatuz.
Gure aldetik, geure egingo dogu konbite hau. Zalantza barik onartu daigun bakea ekartera
datorrena.
Zutunik, abestuz ekingo deutsagu Ospakizunari.

Diakonoa
Bihotz-barritzeko dei egiten deuskun Jaungoiko errukitsua, zuekin.
+ Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.
R/. Amen.
Abendu aldiko koroaren bigarren kandela biztuko dogu. Argi horrek gure bihotzak prestatu
eta Jaungoikoaren maitasuna gure bizitzan onartu gura dogula adierazoten dau.
Bigarren kandelea biztu.

Munduko argia zarana. T, que al venir al mundo, haces el camino con nosotros: Erruki, Jauna.
Aitaganako bidea zarana. T, que nos llamas a cambiar nuestra vida: Kristo, erruki.

Gure bizia zarana. T, que nos envas a anunciar tu Palabra: Erruki, Jauna.
EGIN DAGIGUN OTOITZ
Isil unea.

Jainko errukitsua, lur honetako egintzak ez gagiezala


lotu zure Semearen bidera goazenok;
eta Jainko-jakituriaren irakatsiak eroan gagiezala
zure Semearekin bat egitera.
Jesukristo, gure Jaunaren bitartez.
R/. AMEN.

Jaunaren Hitza.
Homilia
Kredoa.
Egin deiogun otoitz Jaungoiko Aita errukitsuari laguntzera etorri dakigun eta salbamena
emon deigun.
1. Eleizearen alde. Eten barik bihotz-barritu eta zerbitzaria izan daiten. Eskatu deiogun Jaunari.
2. Munduko agintarien alde. Herrialde aberatsetako agintariek maitasunean et zuzentasunean
oinarritutako bakea zabaldu daien munduan. Eskatu deiogun Jaunari.
3. Sufritzen dabenen alde. Behartsu eta oinazetsuek zuzentasunezko mundu barrian itxaropena izan
daien gure alkartasunari esker. Eskatu deiogun Jaunari.

4. Gu guztion alde. Iragarten doguna bizi daigun, gure bizia alkarbanatu daigun eta
aringarri izan gaitezan besteentzat. Eskatu deiogun Jaunari.
Behartsu eta babesbakoen Jaungoiko Jaun eta Aita, entzun gure otoitza,
erakutsi zure ontasuna eta emon bihotz-zabala Salbatzailearen bidea
lautzeko. Errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan. Amen.
MUSIKA INSTRUMENTAL.

EZKER ONEKO OTOITZA.


Zuzendariak:
Jainkoak poztu eta bizibarritu egin gura gaitu. Ez dira berba hutsak profetearen ahoz
esandakoak; ez dira bildurgarriak. Alkartu gaitezan, ba, otoitz gartsuan, Jaunaren
Afari-mahaira hurreratzerakoan eta esan daigun tarteka-tarteka:
Danok:
SALBATZAILEA, ZATOZ LENBAITLEN! ZURE ZAIN, JAUNA,
GAGOZ GU HEMEN.
Jeseren enborretik kimu barria sortuko da
eta haren gainean
Jaunaren Espiritua ezarriko:
Jaunaganako bildur-Espiritua.
SALBATZAILEA, ZATOZ LENBAITLEN! ZURE ZAIN, JAUNA, GAGOZ GU
HEMEN.
Espiritu horren seme-alaba egin gaitu
Bateoan Kristogan ezarriok
eta Eliz alkartekide eginok:
agertu gaitezan, itxaropenean,
Espiritu horrengandik sortu barri lez.
SALBATZAILEA, ZATOZ LENBAITLEN! ZURE ZAIN, JAUNA, GAGOZ GU
HEMEN.
Gure artean alkarrenganako begirunea,
herrialde guztien arteko bakea
eta Izadi osoa bere onean zaintzeko
Jainkoagandiko salbamena behar dogunok:
SALBATZAILEA, ZATOZ LENBAITLEN! ZURE ZAIN, JAUNA, GAGOZ GU
HEMEN.

JAUNARTZEKO OHIKUNEA
Eguneroko Ogia emonez itxaropenean barriztatzen gaituan Jainkoari zuzendu
deiogun alkarregaz, Jesukristok erakutsitako otoitza:
Gure Aita, zeruetan zarana
Gabon jaietara bidean, bakea da gure eskaria eta zain gagozan oparia :
emoiozue bakea alkarri!
Hona hemen Jaungoikoaren Bildotsa,
hona munduko pekatua kentzen dauana.
Zoriontsuak, Jaunaren mahaira deituak!
Jauna, ni ez naiz inor Zu nire etxean sartzeko,
baina esaizu hitz bat eta osatuko naiz.
Oharra

Eukaristiaren amaieran, abenduaren 8an, Sortzez


Seminarioaren eguna ospatuko dogula gogoratu.

Garbiaren

egunean,

AMAIERAKO OHIKUNEA
Jauna zuekin Eta zure espirituarekin Bedeinka zaitzatela Jaungoiko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak + eta Espiritu Santuak. Amen
Abendu aldiko bigarren aste honetan, jarraitu daigun geure burua prestatzen,
Mesiasi harrerea egin ahal izateko.
Zoaze Jaunaren pakean. Eskerrak Jainkoari.

You might also like