You are on page 1of 10

PODOCASTA

WEB 2.0

EGILEAK: Amaia Mujika, Haritz Mujika, Maialen Oiartzun eta Jon Olazabal

AURKIBIDEA:

1. Sarrera: irakurgaien hausnarketa ( web 2.0, lankidetza ikaskuntza eta praktika


ona)
2. Tresnak (audioa eta podcasta, audacity, incredibox, goear)

3. Diseinatutako praktikak (testuingurua zeini eta zer)

4. Ondorioak (zergatik da praktika ona)

1.SARRERA:
Duela 10 urte, IKT munduan zeuden kezka garrantzitsuenak disponiblitatea eta
ordenagailu eskasia ziren, hauek hezkuntza proiektuak oztopatzen baitzituzten. Honi
aurre egiteko, komunitate autonomoek laguntzak eman dizkiete bertako eskolei, Web
2.0 izeneko proiektuaren bidez. Web 2.0 2004. urtean aurkeztu zen eta erabiltzaileen
parte-hartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak
definitzeko sortu den terminoa da. Termino honen erabilerarekin, Interneten bigarren
generazioa dela esan nahi da. Talde honetan sailkatu daitezke webgune sozialak,
komunikaziorako tresnak eta folksonomiak, erabiltzaileen artean lankidetza eta
informazioaren elkartrukatze azkar batean oinarritzen direlarik.Honez gain, web gune
tradizionalekin alderatuz, Web 2.0 orrietan erabiltzaileen bilgune funtzioa
nabarmenagoa da. Web 2.0 material eta errekurtso ezberdinez baliatzen da
irakaslegoaren jakintza teknologiko, pedagogiko nahiz diziplinarrak lortzeko.
Beharrezkoak diren konpetentzia eta baliabideak eskainiz.
Horrela, eskolek erraztasuna daukate haien lanak kudeatzeko, batez ere interneten
ibiltzeko aukera izateko, eta horregatik azken urteotan teknologia berrien presentzia
areagotu da eskola hauetan, horretaz gain, erabiltzaileen artean lankidetza eta
informazioaren elkartrukatzea azkarra ahalbidetzen du. Komunitate autonomoek ere
irakasleentzako kurtsoak jarri dituzte martxan, baina kurtso hauetan alderdi didaktikoa
alde batera uzten da eta alderdi teknikoak hartzen du garrantzia. Gaur egun, baliabide
eskasia eta teknika falta ez dira arazorik garrantzitsuenak, jatorri didaktikoa dutenak
baizik.
Hori dela eta, jatorri didaktikoa duten arazo horiei irtenbidea eman nahiean, Web 2.0ko tresna batez (audioa eta podcasta) baliatuko gara, didaktikoki aberasgarria den
praktika on bat egiteko. Eta hori aurrera eramateko, lankidetza ikaskuntzan oinarrituko
gara.
Lehenik eta behin, praktika on bat zertan datzan argituko dugu. Hasteko, aipatzekoa
da praktika on bat jarduera batek bere testuinguruan erantzun ona izatea dela, hau da,
aurreko egoera hobetzeko balioko duen jarduera bat izatea. Beraz, erantzun horiek
eraginkorrak, erabilgarriak eta kultura onaren eragile izan behar dira. Horretaz gain,
prozesua ere eraginkorra, berritzailea, sormenezkoa, hazkuntzaren eragilea,
iraunkorra, kolaboratzailea eta integratzailea izan behar da. Azkeneko bi faktore hauek
direla eta, praktika onak lankidetza ikaskuntzaren bidez gauzatzea gomendagarria da.
Horretaz gain, Epper eta Bates-ek (2004) ezaugarri hauek ezarri zituzten praktika onen
inguruan:
-Prozesu bat hobetzeko balio izatea.
-Esperientzia sistematizatu, dokumentatu eta esperimentatua.

-Berrikuntzan oinarritutako metodoak erabiltzea.


-Beste testuinguru batzuetan erabili ahal izatea, baina ez beti.
-Testuingurua ondo definituta egotea.
Gainera, praktika onak bideratzeko lau printzipio hauek izan beharko ditugu kontuan:
Lehenengo printzipioa ordenagailuek bere kabuz irakaskuntzan eta ikaskuntzan
hobekuntzarik sortzen ez dutela da. Hezkuntza kalitatea ez da erabilitako teknologien
araberakoa, irakaskuntza metodoa da garrantzia duena, eta honekin batera
proposatzen diren ariketak. Aipatu berri dugu praktika onek kolaborazioa eskatzen
dituztela, beraz, lankidetza ikaskuntza da irakaskuntza metodo eraginkorrena. Baina
argi izan behar da ariketak bakarka egin beharrean taldeka kokatuta egitea ez dela
lankidetza ikaskuntzan aritzea. Izan ere, ikaskuntza honek bilatzen duena ikasleek
erantzun bikoitza izatea da: norberaren ikaskuntza zabaldu eta partekatzeaz gain,
gainontzeko kideen ikaskuntza jasotzeko arduradun izatea. Hau da, ikasleak elkar
lagundu behar dira helburuak lortzeko eta norbere ahalmenak ahalik eta gehien
garatzeko. Hori dela eta, ikasteko modu hau eman ahal izateko, ezinbestekoa da
gelako jarduerak era berezi batean egituratuak egotea kooperazio hau sustatu ahal
izateko.
Bigarrengoan, irakaskuntza ezagutza eraikitzearen prozesu bezala definitzen da, eta
eraikitze prozesu hori posible izan dadin, arazo bat planteatzen duten ariketak
proposatu behar dira, ikasle gehiagoren laguntzaz arazo horiek gainditzeko
(soziokonstruktibismoa), hau da, lankidetza ikaskuntzaren bidez. Izan ere, ikaskuntza
hau pertsonen arteko interakzioan oinarrituta dagoen erabilpen didaktikoa da eta
helburu nagusia jarduera edo arazoak ikaskide guztien lankidetza eta elkarlanez
konpontzea da.
Hori dela eta, lankidetza ikaskuntzan talde txiki eta heterogeneoetan lan egitea
komenigarria da. Modu honetan talde lana erraztuz, izan ere, talde txikietako
komunikazioa eta ikasle guztien parte hartzea errazagoa da. Bestalde, taldeak
heterogeneoak badira hainbat iritzi eta ikuspuntu egongo dira, horrela, haien arteko
eztabaidak sortuz eta ondorioz, honek ikasleen iritzi kritikoa eta arrazoiketa garatuko
du. Guzti honi esker, ikasleen gaiari buruzko ezagutza handitu egingo da eta lana
integratzailea bihurtuko da, taldekide guztien ikasketa bultzatzen da, bai ikasketetarako
zailtasunak dituztenena bai ikasteko erraztasun handiagoak dituztenena ere.
Beraz argi ikusten da, teknologiak ez duela izan behar heziketa prozesu honen alderdi
nagusia. Ikasleak dira protagonistak eta teknologiaz baliatuko dira haien lana aurrera
eramateko.
Hirugarren printzipioak, teknologia informatikoak informazio asko manipulatzeko,
gordetzeko, konpartitzeko eta errekuperatzeko aukera eta erraztasuna ematen duela
dio. Gaitasun hauen garapenerako, planifikazio bat eta alderdi praktiko bat egon
beharko luke, hau da, irakaskuntzako egoera batzuk sortu beharko genituzke non
ikasleek informazio bat edo beste analizatzeko, diskriminatzeko eta aukeratzeko
erabakia hartzen duten, gero berregiteko eta konpartitzeko. Web 2.0 material eta
errekurtso ezberdinez baliatzen da irakaslegoaren jakintza teknologiko, pedagogiko
nahiz diziplinarrak lortzeko. Beharrezkoak diren konpetentzia eta baliabideak eskainiz.
Azkenik, laugarren printzipioa dugu eta honen arabera, teknologia digital hauek oso
baliabide onak dira pertsonen arteko komunikazioa ahalbidetzeko, nahiz eta denboran
eta puntu geografikoan bat ez etorri. Gainera, irakasleen artean oso erabilgarria da
materialen elkartrukerako, eta teknologia inprimatua ez bezala, honek interakzio
komunikatiboa areagotzen du.

Bestalde, aipatu beharra dago teknologia hauetan maneiatzeko garrantzizkoak direla


hainbat konpetentzia izatea, hala nola, intelektuala, jarrerazkoa eta soziala. Horietaz
gain, elkarlanaren bidez ematen den ikaskuntza ez da soilik kontzeptu edo edukiena,
lehen jakintza irakasleak ikasleei transmititzen zieten, orain ordea, irakasle eta ikasleen
arteko nahiz ikasleen arteko elkarlanaren bidez ematen da ikaskuntza. Gainera,
metodologia honen bidez honako gizarte-trebezia hauek barneratzen dituzte hala nola;
hitz egiteko txanda errespetatzea, laguntza eskatzea eta ematea, hizkera-tonua
zaintzea, ikaskideak adoratzea, norberaren ikuspegia arrazoitzea, gainerakoen
ikuspegia onartzea edota bestearen tokian jartzea.
Azkenik, ikasleek beraiek egindakoaren auto-ebaluazioa egiten dute. Hau da, talde
gisa izan duten funtzionamenduari buruzko gogoeta egiten dute, behar bezala egin ez
dituzten gauzak identifikatzen dituzte hauek ekiditeko eta ondo egindakoak indartzeko
xedez.
2.TRESNAK:
AUDIOA ETA PODCASTA
Podcastak komunikazio- eta adierazpen-tresna teknologikoa da. Are zehatzago
izateko, Interneten zintzilikaturik dagoen audiozko artxiboa da. Rss, hau da,
informazioa elkarbanatu eta beste webgune batzuetan erabiltzea posible egiten duen
fitxategi formatuaren bitartez funtzionatzen du eta honi esker, webgune batean izen
emanda, bertara igotzen diren audioak automatikoki doan deskargatu egiten dira.
Audio hauek entzungarri izateko.
Podcast hitza, ingeleseko ipod (gailua) eta broadcast (edukien helaraztea) hitzetatik
dator, eta garai batean, beharrezkoa zen gailu hori edukitzea podcast-ak entzun ahal
izateko. Gaur egun, berriz, edozein sistema operatiboan audio erreproduktore bat
instalatzea nahikoa da ordenagailu batetik entzun ahal izateko. Izan ere, audio
gehienak web orritik bertatik entzun baitaitezke. Gainera, ordenagailua ez da aukera
bakarra, esan bezala audio hauek deskargatu daitezkeenez, ipod edo antzeko gailu
batetik ere entzun daitezke. Hori dela eta, edozein momentuan, edozein tokitan entzun
daitezke, baita koberturarik gabeko tokietan ere.
Podcastak munduko edozein lekuan sortutako audiozko edukiez doan disfrutatzeko
eran bihurtu dira. Izan ere, edozein pertsonak grabatu eta igotzen duen grabazioa izan
daiteke, baita irrati-saio, klase bat edo emanaldi bat ere.
Kontuan izatekoa da podcast on bat egiteko, entzuleen arreta, interesa eta
hurbiltasuna lortzea bilatu behar dugula. duena da. Horretarako, hizlariak ahalik eta
naturalen izaten saiatu behar da, entzuleentzat ulergarriak diren hitzak erabiliz eta
haiekin interaktuatuz.
Podcast bat sortzeko ordenagailua, mikrofonoa, interneterako konexioa eta kontatzeko
zerbait izatea besterik ez da behar. Lehenik eta behin, kontatu nahi den hori argi izan
eta prestatu egin behar da. Behin gaia aukeratuta dagoela, grabatzea da hurrengo
pausoa, gero hori mp3 formatuan gordetzea ahalbidetuko duen softwarearekin moldatu
eta sarean zintzilikatzeko.
Irakaskuntzan izan ditzakeen erabilerak zabalak dira. Alde batetik, informazio bilatu eta
jasotzeko balio du. Gaiak anitzak direnez (kirola, sexua, berriak, musika, zinema, artea,
teknologiak, elkarrizketak), behar duten gai horri buruzko podcastak kontsultatu
ditzakete entzuleek. Gainera, beraiek ere beraien podcastak sor ditzakete eta horietaz
baliatu edukiak errepasatzeko edo besteentzat baliagarriak izan daitezkeen edukiak
sortzeko.

PODCASTEKIN ZERIKUSIA DUTEN PROGRAMAK:


GOEAR:
Podcastak deskargatu, entzun, zintzilikatu eta elkartrukatzeko Web 2.0 tresnetako bat
Goear da.
Youtube baten antzekoa dela esan dezakegu baina, mp3 artxiboekin.
Musika aurkitzeko hainbat modu eskaintzen ditu: artisten izenarekin, genero
musikalaren arabera, abestien izenak jarriz
Horretaz gain, bazkide egiteko aukera ematen du eta zure gustuko abestien zerrenda
bat sortu dezakezu nahi duzun guztietan entzun ahal izateko behin eta berriz bilatzeko
beharra gabe.

AUDACITY
Audacity soinua editatzeko programa bat da, eta bertan mikrofono baten bitartez
ahotsa zuzenean grabatzeko aukera ere badugu. Gainera, audio baten gainean ere
beste audio bat txertatu daiteke, eta horrela, guk grabatutako ahotsa guk sortutako
base musikalarekin elkartu dezakegu.
Bestalde, audioak ere editatu ditzakegu eta erabilerari dagokionez, oso sinplea da,
beste programa askorena bezalakoa alegia. Audioa mozteko aukera dago, nahi dugun
zatia besterik ez izateko, nahi ez duguna borratzeko, kopiatzeko edo itsasteko.
Horretaz gain ere, aurreko egoerara itzultzea ahalbidetzen du. Programa honetan
efektuak ere sartzeko aukera dugu. Audioaren tonua edo tempoa alda daiteke,
erritmoa aldatu, edota oihartzuna gehitu, baita audioaren zatietan bolumen ezberdina
jarri ere.
Herramienten artean ondorengoak aurki daitezke audacityn:

1. Hautaketa erreminta: ezkerreko botoiarekin klikatu eta hautatu dezakegu nahi


dugun
denbora tartea.
2. Herramienta de envolvente: denbora tarte bakoitzari bolumen ezberdina
jartzeko balio digu.
3. Audioa isilarazi.
4. Guraizea: Nahi dugun zatia mozteko erabiltzen da.
5. Lupa+: Denbora zabaltzeko
6. Lupa-: Denbora murrizteko (estuagoa)
7. Play: Audioa erreproduzitzeko

8. Stop:Audioa gelditzeko

9. Aurrera errebobinatzeko:

10. Atzera errebobinatzeko:

INCREDIBOX
Abestien baseak sortzeko sarean dagoen programa erakargarria da. Bertsio bat baino
gehiago dituen arren, oinarria eta funtzionamendua bera da guztietan.
Irudian ikusten den bezala, bost erritmo, melodia, efektu eta ahots daude aukeran.
Hauek nahastu ditzakegu, irudian azaltzen joango diren 7 mutilei azpian azaltzen diren
txano, betaurreko edo den delakoa jarriz.
Gainera, erabiltzen ditugun ezaugarriak aldatzen joan gaitezke, mutil bat ezabatuz edo
isilaraziz. Probak egin ondoren eta programaren funtzionamendua ulertzerakoan,
record-i eman eta sortzen zoazena grabatu egiten da.

3.DISEINATUTAKO PRAKTIKA:
Diseinatu dugun praktika, Lehen Hezkuntzako edozein mailara molda daitekeen
jarduera da eta ikasleek audioa manipulatuz sor ditzaketen aukera aberasgarriei arreta
jartzera bideratuta dago.
Proposatzen dugun praktika honen emaitza, abesti baten bertsio berri bat sortzea
izango da. Eta abesti honek, alde batetik gelako CD bat grabatu, lehiaketa bat sortu,
ikasleek egindako bideo bati musika jartzeko eta abar luze bat egiteko aukera ematen
duen arren, guk azkeneko hau egitea aukeratu dugu Web 2.0- ko tresnen arteko lotura
indartu eta haien erabilgarritasuna adierazteko.
Horretarako, hau da, ikasleen lehenagotik egindako bideoari musika jartzeko, 4 edo
bost pertsonetako taldeetan lan egingo dute ikasleek. Musika hori sortzeko lehenengo
pausoa, incredibox programa saltseatzea izango da. Behin programa honen
funtzionamendua ulertuta, abestiaren basea izango dena grabatuko dute. Horretarako,
proba asko egin beharko dituzte guztien gustukoa den basea sortu ahal izateko.
Basea sortu eta deskargatu ondoren, ikasleek base horren gainean grabatzeko abestia
aukeratuko dute. Ezinbestekoa izango da hemen eztabaida, baina ikasleek adostasun
batera iristea lortu beharko dute.
Jarraian, abesti horren ahotsa grabatzera ekingo diote auditicy programa erabiliz.
Horretarako, irakasleak eman beharreko pausoak emango dizkie baita beharrezkoak
diren azalpen batzuk ere.

PROZESUA:
1. Basea sartu Audacity-n
2. Basearen zati bat moztu
3. Zatia zabaldu
4. Letra sartu nahi den lekua aukeratu eta bolumena jaitsi

5.
6.
7.
8.

Nahi duten abesti baten letra grabatu


Letra kokatu aurretik erabaki duten lekuan
Entzun
Beharrezkoa bada letrari efektuak ezarri

Hasteko, Audacityrekin soinua grabatzeko proiektu berri bat ireki beharko dugu (
Archivo >
Nuevo). Proiektu berri hori ireki ondoren, zein kanal grabatu nahi den aukeratu behar
da.
Adibidez, mikrofono batez baliatu nahi baldin badugu grabazioari ekiteko, kanalean
Built in
Microph jarriko dugu; eta ordenagailuan erreproduzitzen den soinua grabatzeko, Built
in
Input .Kanala aukeratu ostean, grabatzen hasteko grabatzeko botoia klikatu behar da,
goialdean aurkitzen den zirkulu gorria hain zuzen.
Grabazioaren bitartean, denbora irudikatzen duen marra bat izango dugu ikusgai
pantaila nagusian. Isiltasunean baldin bagaude, marra zuzen bat izango da ikusiko
duguna
baina hitz egiten edota instrumentu bat jotzen badugu, grafiko urdin bat ikusiko dugu
soinua
ondulazioen bidez irudikatua izango delarik.
Gainera, goian eskuinetan soinuaren intentsitatea neurtzen da ezkerreko eta
eskuineko
kanalekin. Barra beterik aurkitzen badugu intentsitatea oso handia dela esan nahi du
eta
ondorioz, grabaketa ez da ondo entzungo.
Grabatutakoa beste pista baten gainean jarri nahi badugu, beste pista hori ireki
beharko dugu
pantaila nagusian atera dadin ( Archivo > Importar). Bi hauek prest daudenean, nahi ez
diren
zatiak kenduko ditugu eta bolumenaz eta ekualizatzaileaz baliaturik, soinuak
moldatuko ditugu
nahi dugun emaitza lortu arte.

4.ONDORIOA:
Praktikan azaldu dugun bezalaxe, gure praktika ona da, lehenik eta behin,nn
bertsionatzen dugun abesti honek alor eta gai ezberdinetan erabilpen anitzak egiteko
aukera ematen digulako. Gainera, azaldu ditugun programek ez dute soilik abestiak
sortzeko balio, baizik eta horiekin ere beste gauza asko egin ditzakegu. Adibidez,
hizkuntzetako gaietan erabili ditzakegu, ahozko presentazio bat grabatu eta
erreproduzitzeko, irratsaio bat egiteko Izan ere idazlan soil bati txertatu diezaiokegu
praktika hau eta askoz ere erakargarriagoa egin ikasleentzat. Musikako gaian ere
ikaragarrizko erabilpena izan dezake guk geuk sortutako musika grabatzeko edota
geurea beste bati akoplatzeko aukera ematen baitigu.

Honez gain, praktika hau taldean egiteko planteatuta dagoenez ikasleak elkar lagundu
behar dira helburuak lortzeko eta norbere ahalmenak ahalik eta gehien garatzeko bide
egokia dela esango genuke, horrela kolaborazio klima sortuz. Bestalde, ikaskuntza
sortzailea bultzatzen du, baliabide honen inguruko gure jakituria hobetzen duelako, eta
ondoren ezagutza berri horren bidez sortutako praktika hobetzeko gai gara.
Erabilgarria eta baliagarria dela ere iruditzen zaigu, izan ere, hainbat lan ezberdinetan
erabiltzeko aukera ematen digu lan hori hobetuz. Aldi berean erabilitako baliabidea
produktu bihurtuz eta praktika efizientea izanik.
Praktika honekin hainbat gaitasun lantzen ditu, hauen artean:
-Audio komunikazio bide bezala ulertzea eta bere erabilpen anitzen kontziente izatea.
-Talde jardueretan parte hartzea, betiere elkartasunez eta konstruktiboki jokatuz
taldekideei laguntza eskainiz.
-Audioaren erabilpenaz jabetzea eta funtzionamendua ulertzea.
-Musika edota edozein modutako diskurtsoak txertatzen jakitea.
-Hizkuntza egokia erabiltzea, mezua koherentziaz eta zuzentasunez transmititzea
komunikazio behar denak asetzeko.
-IKT- ak proiektu bat gauzatzeko tresna bat bezala ulertzea.
- Programa ezberdinak erabiltzen trebatzea

You might also like