You are on page 1of 3

SENTITU: emozioen tailerra

Hasieran, berdea.
Nire koadernoaren ertzeetan
Periferikoa idatzi nuen behin baino gehiagotan,
Soziolinguistikaren harian
Norberaren euskararen lehenengo genealogia hartan
bertan
Periferikoa sentitu nintzen
Nire arrastoek gaztelaniara naramatelako, ezinbestean

Hortik salto batean edozein autobuseko geralekura


Bere umearekin euskaraz eta
Beste ama batzurekin erdaraz ari den
Ama horietako bat naiz, izan naiteke
Eta beldurraren taupada artean hitz egin beharra
Ezer ez naizela eta ezer izan nahi ez dudala aitortzeko
(Txori batek gero, jarrera hori gurean posizio bat ere badela
erakutsi dit
eta egia dela badakit)

Eta esatekoa nork entzun


bazegoela sentiarazi zenidaten
Eta ederra izan zen
Hori,
ere,
Itxaropena delako

Hau guztia eta gehiago


konturatzeko,
azkenean,
Ertzetik edo gunetik
Zuek
ere
Ni
Bezain
Berdeak
Zaretela
PENTSATU: ideien tailerra

Udazkenean Saramago nire ametsetan agertu zen.


Argitasunaren entsegua irakurri nuen, antiekintzaren
tratadu bat, hori baitzen liburutegian libre zegoen bakarra.
Halabeharra zorteak eta fatuak populatzen dutela dio
Sarrionandiak eta ez dakit bietako zein izango zen, baina
Zîzêk-en testuan liburu hori aurkitu nuenean horietako bat
tartean zela jakin nuen. Ez da egiteko garaia, dio filosofoak,
pentsatzeko garaia da.

Pentsatu inmigrazioa
Pentsatu ekintza politikoa
Pentsatu mugimendu sozialak
Pentsatu aldaketa
Pentsatu hegemonia
Pentsatu historia
Pentsatu biolentzia
Pentsatu etorkizuna
Etorkizunaz pentsatu
Esentzialismoan pentsatu
Euskaldunon kultura
Nortasuna
Non dagoen, nora doan
Pentsatu
Intelligentsia, erresistentzia
Pentsatu
Eta esentziatik
Hutsera doan bidaia
Nolakoa izan daitekeen
Elkarrekin pentsatu,
deskafeinatu bat
eskuartean dugula.
EGIN: (akaso terapiaren tailerra)

Zer egin
Nola egin
Nork egin
Noiz egin
Non egin

Zein ekintza, zein bideetatik, komunitatea, tribua,


amarauna
Sinkronia, diakronia, lurraldetasuna…
Eta egiteko garaiak ez diren arren
Egite txikien testigantzak jaso ditugu
Batzuk optimistak
Besteak pesimistak

Optimistek liluratu egiten dute


Baina galbahetik pasa eta gero
Pesimistekin gelditu naiz utopiei begira
Ez ortzemugan iraultzarik aurkitzeko,
Ez,
Errebolta txikiekin nahikoa dut
Jakinda ere
Arradikalena,
Orain,
ezer ez egitea dela,
pentsatzea zerbait bada ere.

You might also like